Artziniegako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Txakolinaren jatorri deituraren eskutik, datorren ostiralean, urriak 5, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Artziniegako liburutegiak ateak irekiko ditu komentatutako txakolin dastaketa bat egiteko.
Dastaketan bi txakolin dastatuko dira.
Plaza kopuru mugatua.
Izen emateak urriaren 1az geroztik liburutegira bertara jota.
Horrez gain, Urrian zehar liburutegiak ardoari eta txakolinari buruzko erakusketa eta irakurketa gida egingo ditu.