Artziniegako Udaleko Berdintasun Arloak prestakuntza antolatu du herriko elkarteentzat, euren egunerokotasunean berdintasun irizpideak kontuan izateko. Hala, hizkera eta irudiak landuko dira, inklusiboak izan daitezan.
Saioa praktikoa izango da eta elkarteen premiei egokitutakoa. Nahi duten elkarteek kartelak ekar ditzakete aztertzeko.
Gainera, batzarra aprobetxatuko dugu proposamena egiteko: berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren kontrako bideo bat egitea elkarte guztien partaidetzarekin.
Batzarra urriaren 18an, asteazkena, izango da, 19:00etan udaletxean.
Informazio gehiago:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
686587889