Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren gaurko ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan aurreikusten diren neurrien eta ondoko aldaketen aplikazioaren eraginpean dauden udalerrien zerrenda:
BIGARRENA. – Onetsi egingo da, ebazpen honi erantsitako txosten epidemiologikoek dakartenarekin bat etorriz, Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan ezarri diren neurriak aplikatzeko beharra duen egoera epidemiologikoa bizi duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrenda.
Honako hauek dira udalerriak: Aizarnazabal, Ajangiz, Arratzua- Ubarrundia, Asparrena, Irura, Iurreta, Labastida/Bastida, Laguardia, Lanciego/ Lantziego, Mundaka, Otxandio, San Millán/Donemiliaga, Sondika, Villabuena de Álava/ Eskuernaga, Zamudio, Ziortza- Bolibar
