Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 12an amaituko da.
Normalean, Udalak eskaerak aurkeztu aurretik, udalerriko interesdunekin bilera bat egiten zuen, batez ere abeltzaintzan aritzen direnekin. Osasun-egoera kontuan hartuta eta arriskuak gutxitzeko, aurten ezin izango da bilera ireki bat deitu, eta, beraz, interesa dutenei dei egiten diegu egokitzat jotzen dituzten proposamenak Udalari posta elektronikoz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), paperean, bulegoetan edo Mendi Zerbitzuko basozainari helaraz diezazkieten aztertuak izateko.
