Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Creanavarrako ikasle talde batek garatu duen modako bilduma da Strata. Artziniegaren 750. urtemuga aprobetxatuz, Erdi Aroan inspiratu dituzte beren lookak, baina abangoardistago. Bilduma hau garai hartako gizarte-klaseen errepasoa da, garai hartako jantziei, ehunei edo xehetasunei keinuak eginez.

Zuzeneko musika ere izango dugu, Nerea Quincoces eta Jordi Arcusaren eskutik.

Guztiok larunbatean desfilean ikusiko zaituztegulakoan. Etortzerik ez duzuenok jakin ezazue diseinuak museoan egongo direla urriaren 2tik azaroaren 1era. Urriaren 2an, igandea, 12:30ean, inauguratuko dugu erakusketa, eta museoko bisita-orduetan ikusi ahal izango duzue.
https://artziniegamuseoa.eus

Proiektua maitasun handiz egin dugu, Artziniegako Udalari eta Artziniega Museoari esker. Gustatuko zaizuelakoan zure zain egongo gara.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02