Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Euskadiko ekonomia eta enplegua berreskuratzeko Berpiztu programaren barruan, 800.000 euroko dirulaguntza emango dio Artziniegako Udalari, 2022-2023 aldian Artziniegako monumentu-multzoa hobetzeko esku-hartzeak finantzatzeko. Jarduera hauek egingo dira: Kultur Etxea egokitzea eta hobetzea, eta Ortiz de Molinillo dorrean esku hartzea, hura berriro hotel bezala irekitzeko. Horretarako Artziniegako Udalak 100.000 euro jasoko ditu aurten eta 700.000 euro 2023an. Eusko Jaurlaritzak Arabako Foru Aldundiarekin eta Artziniegako udalarekin elkarlanean egingo du lan proiektu honetan.
Kultur Etxea eta Ortiz de Molinillo y Velasco dorrea 1996an Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondasun izendatutako Artziniegako Hirigune Historikoaren zati dira. Gainera, bi eraikinak Artziniegako Hirigune Historikoaren Gune Arkeologikoaren gainean daude.
Kultur Etxea
Kultur Etxeak Liburutegia hartzen du, Eguneko Arretarako Zentroa, elkarteen egoitza da, eta, gainera, hainbat kultur eta jolas modalitatetako ikastaroak ematen dituzten lokalak ere baditu. Egiten diren obrekin egitura finkatuko da, irisgarritasuna hobetuko da, edukiera handituko da eta espazioak birbanatuko dira. Energia-eraginkortasuna hobetzera bideratutako jarduera garrantzitsuak ere egingo dira.
Ortiz de Molinillo y Velasco dorrea
Ortiz de Molinillo y Velasco dorrea 1592. urtekoa da, eta garai hartan herriko alkate zen Diego Ortiz de Molinillo de Velasco jaunak eraiki zuen. Aurreikusitako jarduketak hotel gisa berriro irekitzeko dira, 2016an itxi ondoren. Horretarako, klimatizazio-sistema bat jarriko zaio (aerotermia-euskarriarekin) eta estalkia inpermeabilizatuko da. Saneamendu- eta iturgintza-hodiak ere egokituko dira.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02