Uztaila-abuztuan egindako lehen lizitazioa hutsik geratu zen, eta abuztuan egindako beste lizitazio batean enpresa bakarra aurkeztu da. Zerbitzuaren esleipena gauzatu ondoren, izena eman ahal izateko ikastaroen eskaintza iragarriko da.
Ikastaro hauek eskainiko dira behin-behinean:
- pintura txikia,
- dekorazio-arteak,
- puntua,
- kakorratza,
- joskintza,
- yoga,
- body balance,
- pilates
- hipopresiboak,
- "ponte en forma",
- GAP,
- hit,
- euskal dantza txikia,
- euskal dantza helduak,
- zumba,
- sevillanak eta dantza latinoak,
- baita adinekoentzako gimnasia errehabilitatzailea ere.
Behin betiko ikastaroen datak eta prezioak zerbitzua esleitzen denean argitaratuko dira.