Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak Artziniega konpainiako animaliak edukitzea arautzen duen Udal Ordenantzaren aldaketa onartzeko izapideak hasi nahi ditu. Aurretiazko izapide gisa, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluan honako hau ezartzen da: "Lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, eta, bertan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta antolakunderik adierazgarrienen iritzia jasoko da".

Hori dela eta, Udal honek Ordenantza horri edozein ekarpen egin nahi diotenei dei egiten die Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera email bat bidaliz, edo idatziz udal bulegoetan edo Udalaren webgunean eskuragarri dauden kanalen bidez, ekarpenaren goiburuan honako hau adieraziz: Konpainiako animalien babesa, ongizatea eta edukitze arduratsua arautzen duen Udal Ordenantzarako proposamena

Proposamenak jasotzeko epea 2024ko irailaren 24an amaituko da.

Indarrean dagoen ordenantza 2003. urtekoa da, eta 2024 honetan Animalien Ongizateari buruzko Estatuko Lege berria sartu da indarrean. Lege horretara egokitu behar dira Udaletako udal-ordenantzak. Hori dela eta, proposamenak jasotzeko epea irekitzeaz gain, Udalak bi saio antolatuko ditu, interesatuei irekiak, etxeko animaliak izan ala ez, onartu nahi den Udal Ordenantza berriari buruz eztabaidatzeko. Irailaren 11n eta 18an izango dira, 19:00etan eta 18:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Eranskina: EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen ordenantza berrirako proposamena

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02