Artziniegako Udalak "Artziniegako hornidura-sarean dauden zuntz-zementuzko hodiak berritzea (2. fasea)" proiektua garatu du. Proiektu horren beharra justifikatu du, alde batetik, ur ihesak eta matxurak maiz gertatzen direlako, zati batzuetan instalazioak zaharrak direlako, eta, bestetik, egun udalerriaren ipar-ekialdean dagoen banaketak (Barrataguren auzoa), batez ere industria lurzatiak, bizitegi auzo bat eta familia bakarreko etxebizitzak baitaude bertan, hornidura gabeziak dituelako sekzioa nahikoa ez delako, eta, gainera, industria asentamenduak handitzea kaltetzen duelako.
Hori 2. fasea izango litzateke, 1. fasea egiteko lanak amaitu baitziren. Bigarren fase horren jarduketa eremua A-2604 errepidearen trazadurarekiko paraleloan doan hornidura-adar nagusi bati dagokio, A-624 eta A-2604 errepideen arteko bidegurutzearen inguruetatik Artziniegako herrigunetik 2,6 km-ra dagoen Avilogan hegazti haztegiraino
