Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara


•Azaroak 17 “Gerrilla - Marketina. Nola iritsi nire bezeroengana ahalik eta baliabide gutxienekin”
•Azaroak 19 “Nola kalkulatu nire produktu eta zerbitzuen prezioa. Prezioen estrategia”
•Azaroak 24 “Nire enpresaren inguruan beti jakin nahi izan nuena, baino galdetzen ausartu ez nintzena. Ekonomia eta finantza arloko datuak”
•Azaroak 26 “Enpresa txiki baten zerga-ordainketa eta fakturazioa. Jakin behar dena”
Info + eta izen ematea: ADR Zabaia 945 105 226 edo 645 96 88 70 telefono zenbakietan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoan

Gazteen Euskal Behatokiak pandemiaren egungo egoerari buruzko beste inkesta bat zabaldu die Euskadiko gazteei 

#NolaDaramazu? online inkesta Gazteen Euskal Behatokiak abian jarri duen bigarrena da, gazteek pandemiari buruz duten iritzia, egoera horrek beren bizitzetan dituen ondorioak eta azken egunotan indarrean jarri diren neurriak bertatik bertara jasotzeko. 

Martxoan, konfinamenduaren hasieran, Gazteen Euskal Behatokiak Covid19ari buruzko aurreko inkesta bat egin zuen gazteen egoera ezagutzeko. Inkesta horri 3500 gazte baino gehiagok erantzun zioten, eta emaitzek agerian utzi zuten gazte askok birusaren hedapenaren prebentzioarekin zuten erantzukizuna eta konfinamendu-egoera horretara egokitzeko zailtasun gehien zutenekin adierazi zuten konpromisoa. Ikasketetan, enpleguan edo familia-harremanetan izandako eraginari buruzko informazio asko ere bildu zen orduan. 

Oraingo honetan, halaber, ahalik eta gazte gehienek parte hartzea interesatzen zaigu, jakiteko zer-nolako eragina izaten ari den Covid-19 beren asmo eta jardueretan, zerk kezkatzen dituen gehien eta zer iritzi duten aste honetan ezarri diren neurri berriei buruz. 

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta interesgarria izatea espero dugu.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02