Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak herritar guztioi jakitera ematen dizue, 2019ko apirilaren 28an, goizeko 10:00etan eta Artziniegako Udaleko Osoko Bilkura Aretoan, maiatzaren 26ko udal, Batzar Nagusi eta Europar Hauteskunde Mahairako partaideen zozketa egingo dela.

12:00etan: Umeentzako doako tailerra

12:30 Helduentzako tailerra eta bisita  4€

Aurten, ogia fruitu lehorrekin, zerealekin, etab. nahasiko dugu!

Izena emateko: 945 396 210

Zabaia Landa Garapen Elkarteak, Ekin Consultoresen laguntzarekin landare osasunerako produktuak aplikatzeko karneta eskuratzeko oinarrizko ikastaroa eskainiko du.

Ikastaroaren inguruko zehaztapenak honako hauek dira:

  • Maiatzak 17, 20, 21, 22, 23 eta 24
  • 15:30etatik 20:00etara
  • Arespalditzan

Telefonoak: 660366592 / 687761480

Maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Datporren ostiralean, apirilak 26, arratsaldeko 18:00etan, Dorrearen aurrean, bi lan eskultorikoren aurkezpen ekitaldia egingo da.

"Sukaldearen mahaia" lanak elkarbizitzaren mahaiari keinu egin nahi dio eta errementeriaren mahaiak eskulangileei omenaldia egin nahi die.

Obren egileek herritarrak gonbidatu nahi dituzte datorren apirilaren 26an hitzorduan parte har dezaten eta obrak eurenak direla ere gogorarazten diete.

Hurrengo honetan Artziniegan Aste Santua dela eta egingo diren hitzorduak zehazten dira:

Ostegun Santua, apirilak 18

  • 19:00etan Azken afaria
  • 22:00etan Ordu Santua

 

Ostiral Santua, apirilak 19 

  • 11:45 Topaketa Goiko plazan
  • 12:00 Via Crucis
  • 17:00 Elizkizun santua eta hiletaren prozesioa

 

Larunbata Santua, apirilak 20

  • 22:00 Pazko bijilia eta ostean txokolatada
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02