Ekainaren 17an Goiko plazan
Lanpostuaren edo egin beharreko lanen deskribapena:
Programatzea eta programarako proposamenak egitea.
Jarduerak antolatzea eta garatzea.
Esparrua kudeatzea, dinamizatzea eta zaintzea, enpresari edozein gorabeheraren berri emateko, konpon dezan.
Erabiltzaileak dinamizatzea eta haiei arreta ematea, eta gazteen eta Udalaren arteko solaskidea izatea.
Gurasoek izan ditzaketen kontsultak, zalantzak eta abar jasotzea eta argitzea.
Informazioa, datuak eta argazkiak jasotzea, memoriak egiteko.
Erabiltzaileen kontrola izatea, zerbitzua hobetzeko. Eskatzen den profila
Haur-astialdiko begiralea, edo gai hauetako batean antzeko prestakuntza izatea: Gizarte- eta kultura-animazioa, Psikologia, Pedagogia, Gizarte Hezkuntza edo Irakasle-ikasketak.
Gaztelania eta euskara menderatzea, ahoz eta idatziz, eta beste hizkuntza batzuk ezagutzea. Euskararen gaitasun-maila: C1.
Urtebeteko gutxieneko lan-esperientzia haurrekin edota gazteekin.
Informatika-ezagutzak: Windows eta Office (testu-prozesadorea, kalkulu-orria, posta elektronikoa eta Internet).
Sare sozialak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
Ekimena, sentikortasuna eta motibazioa izatea egin beharreko lanarekiko, eta harreman pertsonaletarako eta talde-lanerako erraztasuna izatea.
Asteko lanaldia: 13 ordu (gehienak asteburuan).
Ordainsaria, Arabako hezkuntza-aisialdiko eta animazio soziokulturaleko hitzarmen kolektiboaren arabera.
Interesdunek: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
CV bidaltzeko azken eguna ekainaren 23a da
Arropa-edukiontziak kokapen hauetan lekutu dira:
1.- Jauregiaren Urbanizazioko edukiontzi-zonaldea.
2.- Futbol-zelai zaharra. Eguzkimendi alboko edukiontzi-zonaldea.
Ostiral honetan, hilaren 11n, Udalaren ekimenez, doako autobus-zerbitzua emango da, eskualdeko jendea Artziniegako jaietara etor dadin. Autobusa 22:00etan irtengo da Okondotik, eta geldialdiak egingo ditu Laudion, Luiaondon, Amurrion eta Arespalditzan.
Itzultzeko autobusa larunbatean irtengo da, hilaren 12an, 06:00etan, eta ibilbide bera egingo du, baina alderantziz.
IRAILAK 11 septiembre
22:00 Okondo (Txaparro taberna)
22:15 Laudio (Avda zumalakarregi- instituto)