Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, datorren ekainaren 16an, 12:00etan hasi eta taekwondoko erakustaldia bukatu arte, udal pilotalekua itxita egongo dela.

Artziniegako Udalak herritar guztiei jakinarazi gura die, datorren ekainaren 15ean, goizeko 11:00etan, udal igerilekuek ateak irekiko dituztela. 

Aurtengo karnetak udal igerilekuetan bertan izapidetuko dira

Tarifa, hobari eta salbuespenak, 2018

Epaitegien Elkartearen eraketa berria dela eta, jakinarazten da, 2018ko ekainaren 11tik aurrera, Artziniegako Bake Epaitegia ASTELEHENETAN, 9:00etatik 14:00etara jendearentzat irekita egongo dela, Udaletxeko 1. solairuan.

 

****BAKE EPAITEGIKO TELEFONO ZENBAKIA: 945 39 66 32 *****

Korterraza Araba laburnetraien jaialdiaren laugarren edizioa Artziniegara helduko da ekainaren 29an, Artekale plazan kaleko zine bat instalatu eta 22:00etatik aurrera egungo laburmetrai onenak eskaintzeko.

Aurreko edizioetan emaitza ezin hobeak eskuratu ostean, Kultura Kalean! elkarteak beste urte batez, herrialde osora Korterraza eramatea erabaki du, doako udako zine gau handiak eskaintze aldera. 

Hurrengo honetan, edizio honetako liburuxka uzten dizuegu, proiektatuko diren laburmentraien informazio zehatza izan dezazuen :

Korterraza liburuxka

Aiara Oinez elkarteak, Aiarako Udalaren laguntzarekin, egunerokotasunean haur eramaileak soinean eramateari buruzko hitzaldia eskainiko du datorren ostiralean, ekainak 15, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Arespalditzako Udaletxeko aretoan.  

Hitzaldia Eneritz Allue Pérezek eskainiko du,  www.eneamatxo.com webguneko arduradunak.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02