Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Zer da eLiburutegia?

Ongi etorri Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek eskaintzen dizuten zerbitzu honetara. eLiburutegia plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke. Zerbitzu horretara sartzeko gogoratu helbide elektroniko hau: www.eliburutegia.euskadi.eus.

Nola sartu eLiburutegira?

Euskadiko Irakurketa Sareko Publikoko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da. Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  mail bat bidai  beharko duzu eta berri bat emango dizute. Oraindik ere Sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela zure udal liburutegian Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.

Zer aurkituko duzu eLiburutegian?

Formatu digitalean irakurtzeko aukera, eta filmak eta ikus-entzunezkoak online ikusteko aukera ere. Horrela, azken nobedadeak, literaturako klasikoak, filmak, ikus-entzunezkoak eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek egindako hautaketa zabal bat eskuratzeko aukera izango duzu.

Baldintzak:

  1. Sareko liburutegi bateko bazkide izatea. Gogoratu, oraindik ere bazkide txartela ez baduzu, eska ezazu hurbilen duzun liburutegi publikoan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  2. Internet-konexioa.
  3. Gailu bateragarria eta Interneterako sarrera izatea.

Irakurle txartelaren eskabide-orria

Ongi etorri #LAIAPlazara: Arabako Foru Aldundiak, Arabako Koadrilen eta Udalen Berdintasunerako Teknikarien Sareak abian jarritako online gune bat.
Gune horretan, bizipenak partekatu eta gure beharrei erantzun ahal izango zaie COVID19 delakoaren testuinguruan.
Plaza birtual bat non elkartu, partekatu, pentsatu, sentitu, zaindu, bota eta elkarlagundu.
Erronka horretan, ZUEK zarete PROTAGONISTAK. Lagunduko gaituzue? Goazen plazara!
www.laiaplazara.eus/

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroarekin lankidetzan, webgune berria sortu du hainbat eskumen-eremutatik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzko informaziorako sarbidea errazteko, covid-19k eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera.

Webgunera esteka: https://covid19laguntzak.siis.net/

Apirilak 28an Arabako Zaindariaren eguna izango da. Ohitura handia bezperako danborrada da. Aurten, etxeetan gaudenez, ezinezkoa da egitea. Horregatik proposamen bat egiten dizuegu: EGIN DEZAGUN DANBORRADA BALKOIETATIK!

Apirilak 27, 19:30etan

https://www.facebook.com/1433512226939968/posts/2404158479875333/

Baratzeak zaintzeko joan-etorriei dagokienez (ezin da bigarren egoitzetan daudenetara joan), eta aste honetatik aurrera lurra ereitera eta prestatzera ere joan gaitezkeela gogoratuz, eta ez soilik mantentze-lanetarako, Ertzaintzatik jakinarazi digute baratzearen titulartasuna egiaztatzen duen agiria eraman behar dela.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02