Argi daukagu aurteko Gabonak desberdinak izango direla, mugatuak. Gabonetako ohiko egitaraua ere ezingo da berdina izan. Hala ere, ahal diren jarduerak eskaintzeko lan egiten dugu. Bat, haurrentzako tailer hauek, hiru egunez, egunean 24 haur hartzeko. Aldez aurretik izena eman beharko da.
NEGULEKUEN IZEN EMATEA
Posta elektronikoak jasotzeko arazoak ditugu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, beraz, bai jada bidali duzuen bai bidaltzeko asmorik badaukazue, bidali itzazue izen emate orriak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Barkatu eragozpenak!!

Artziniega, MAZOKA, MARRAZKI AZOKA, ilustrazio eta marrazketa jaialdiaren parte bat hartzeko aukeratu duten hamar udalerrietako bat izan da. Orain arte, Gasteizen egiten zen, eta aurten, lehen aldiz, Arabako gainerako tokietara bidaiatzen du. Estatu mailan aipagarria den jaialdia, 40 marrazkilariren obra eta produktu ilustratuak deskubritu eta erosteko aukera emango duen erakusketa (www.mazoka.org).
Marrazki festa txiki horietako bat Artziniegan lurreratuko da abenduaren 18an. Aperitibo gisa, Barrenkaleko erakusleiho batean ikus dezakezuen lana dugu -Basandere edo Marrazkilariaren Basoko Anderearen irudia-. Egilea Mercedes de Bellard da, nazioarteko argitalpen garrantzitsuetan eta Movistar, Coca Cola edo Apple bezalako sinaduren publizitate-kanpainetan argitaratu duen artista ezaguna. Artziniegarako luxu bat, hurrengo hilabeteetan gurekin izango duguna. Hitzordu hori Artziniegara ere heldu da, gure bizilagun bati esker: Marta, MAZOKA jaialdiaren, alma mater. Eskerrik asko Marta eta Pablo!
