Udalak deskontu-bono kanpaina propio bat jarriko du martxan, zeintzuk Artziniegan erroldatuta dauden adinagusien eskura jarriko dituen. Parte hartzen duten saltokietan 25€ko erosketa batean trukatzeko 10€ko 400 bono izango dira.
Bonoak Liburutegian eskuragarri egongo dira ostiral arratsaldetik aurrera. Ordutegia gogoratzen dizuegu: 10:00etatik, 13:00etara eta 16:00etatik, 20:00etara. Jasotzeko orduan izen-abizenak eman beharko dira, erroldatutako pertsonetara zuzenduta dagoela gogoratuz.

Euskaraldia bertan da!
Artziniegako txapa banaketa hurrengo ostegunean, azaroak 19 egingo dugu.
Oraindik ere izena emateko aukera daukazu, Anima zaitez!

Azaroaren 25a indarkeria matxistaren aurkako eguna da. Hala, urtero bezala, indarkeriari aurre egiteko kanpaina prestatu du Artziniegako Udalak, elkarteekin batera.
Aurtengorako, bandera moreak banatuko dira, balkoietan eta leihoetan jartzeko. Bandera lortzeko, azaroaren 20an, ostirala, Udaletxe kanpoan jarriko dugu mahaia, 09:00etatik 15:00etara. Arteko Gure Ama Eskolak ere etxeetara bidaliko dituzte ikasleen bitartez.
Azaroaren 21ean, larunbata, antzerkia egongo da, Por detrás todo un clásico, Pánico Escénico taldearekin. Eguerdian izango da, 13:00etan, Frontoian.
Hilaren 25ean, elkarretaratzea egingo da Frontoian, 13:00etan, Artziniegan indarkeria matxistarik ez banderekin.
Hilaren 27an, Beldur Barik Aiaraldean lehiaketako sariak banatuko dira on-line, 18:00etan, Orozkotik.

