Bere izenak ongi dioen moduan, entzulea izango da jaun eta jabe bihar ostirala, frontoiaren inguruetan martxan jarriko den egitasmoan.
Oholtzarik gabeko aretoetan jokatzen dira saioak eta ikus-entzuleak erabakitzen du nork egingo duen bertsotan finalean; hori bai, azken saioan ez da epailerik izango eta ez da irabazlerik izendatuko.
Hitzordua bihar, ostirala, maiatzak 4, arratsaldeko 20:30ean frontoian.
Katekesi taldeak, tradizioari so eginda lore eskaintza egingo du datorren igandean, maiatzak 6 Arteko Gure Amaren santutegian, Amaren eguna dela eta. Eguerdiko 12:00etan santutegian bertan meza santua ospatuko da. Antolatzaileek lore eskaintza zein meza santuan parte hartzera dei egiten die nahi duten herritarrei.
Artziniegako Udalak gogorarazi gura dizue, kultura eta kirol jarduerak direla eta diru laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 7an bukatuko dela.
Horren inguruko informazio guztia hurrengo honetan eskaintzen zaizue:
https://www.araba.eus/BOTHA/Boletines/2018/038/2018_038_01021_E.pdf
ERANSKINA 1 | ERANSKINA 2 | ERANSKINA 3 | ERANSKINA 4 | ERANSKINA 5 | ERANSKINA 6 | ERANSKINA 7 |
Datorren larunbatean, maiatzak 5, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara bitartean, udaletxe zaharrak ateak irekiko ditu, etxean konpostajea egiten ikasteko doako ikastaroa hartzeko.
Ikastaraoan parte hartzeko asmoa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute maiatzaren 4a baino lehen Udaleko telefonora deituta. Parte hartzaile bakoitzak kopostagailu, aireztagailu eta eskuliburu bana jasoko du etxebizitza/familia bakoitzeko.
Datorren asteazkenean, maiatzak 9, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Udaletxeak, Berdintasunerako foroaren batzarra hartuko du. Hitzorduaren helburua, maiatzeko eta ekaineko kanpainak antolatzen hastea da.
Artziniegako Udalak antolatutako hitzordua.