Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Merkataritza edo ostalaritza negozio baten ardura baduzu eta negozio bera hobetze aldera inbertsioren bat egiteko asmoa baldin baduzu, adi apirilaren 13an onartutako hurrengo deialdi honi ...
Merkataritza ostalaritza sektorea hobetzeko inbertsioak egiteko laguntza deialdia
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, bihar larunbata, apirilak 21, ARTZINIEGAKO VI MASTER TXAPELKETA ospatuko dela. Auzotarrek 16:15etatik 19:00etara bitartean lasterketaz gozatzeko aukera izango dute, Garai etorbidea, Arteko Aldapa eta Geltoki plazaren inguruetan; kaleak, lasterketako une zehatzetan itxi egingo ditu Ertzaintzak.
Era berean, Txapelketak Mendieta auzunea aipatutako orduen bitartean zeharkatuko duela gogorarazten dizuegu. Horregatik inguruko txakurrak lotuta izatea eta kotxeak behar bezala aparkatutako egon daitezela erregutzen dizuegu, txirrindulariek istripurik pairatu behar ez dezaten.
Honen bitartez, 2018ko ekitaldian mendietan esku-hartzeak egiteko eta haien abeltzaintza-erabilera hobetzeko diru-laguntzak eskatzeari buruzko informazio bilerara dei egiten zaie interesatuei. Bilera apirilaren 24an, asteartea, izango da, arratsaldeko 18:00etan, Udaletxean.
Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue