HAZI Fundazioak antolatuta, “Landa Eremuko Ostegun Ekintzaileak” ekimen barruan Zure negozioak baditu arrakastarako klabeak? jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Apirilaren 26an, osteguna, izango da IBAI-GANE Jatetxean, Amoroton (Olaeta).
Negozio-ideia bat errealitera eramateko aholkatzea eta ideia honi CANVAS ereduaz balio eranstea dira jardunaldi honetako helburak, aukera berriak sortzeko ekintza plana diseinatuz.
LEKUA: IBAI-GANE Jatetxea
ORDUTEGIA:
Informazio gehiagorako:
HAZI Fundazioa - 688 81 50 45 Leticia
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
55 urte baino gehiagokoentzako gelek, datorren asteartean, apirilak 17, gori-gorian eta aldarrikapen bat baino gehiago eragin duen gai bat gertutik ezagutzeko aukera luzatuko dute: pentsioen gaia, alegia.
Jorge Gómez ekonomilaria datorren asteartean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Udaletxe Zaharrean izango da, "Pentsioak. Bizia aurrera doa, lana eskasa da eta soldatak geroz eta txikiagoak" deituriko hitzaldian parte hartzeko asmoz.
Sarrera libre eta doakoa.
Traktoreen jabeei jakitera ematen zaie, 2018ko apirilaren 24an, goizeko 10:00etan, IATko Aztertze Unitate bat etorriko dela udalerrira. Beraz, traktoreak edo atoiak aztertu behar dituzten gustiak aipatutako egunean udal igerilekuetako aparkalekura etor daitezke.
Prezioa: 41,18 euro.
Negozio bat martxan jarri nahi duzu? Jarduera berri bat martxan jartzeko oinarrizko ezagutza edukinahi duzu? Enpresa txiki bat duzu eta kudeaketa hobetu nahiko zenuke?
Airako Kuadrillak, Vital fundazioaren finantzazioarekin, enpresa ibilbide berri bat hasteko asmoa dutenentzako tailer multzo bat koordinatu du apirilaren 19, 26 eta maiatzaren 3, 10 eta 17rako.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo ezazu behean aipatutako erakundeetara.- Matrikula doan.- Lehentasuna izango dute eskualdekolangabetuek.
Egitarau osoa, egun, ordu eta eskainiko den lekuekin honako hau da:
NOLA KALKULATU NIRE PRODUKTU/ZERBITZUEN KOSTUA ETA PREZIOA
ENPRESA TXIKI BATEN ZERGAK ETA FAKTURAK. JAKIN BEHARREKOA
NOLA DISEINATU MERKATARITZA PLAN ERAGINKOR BAT
NOLA LORTU LEHEN BEZEROAK
GERRILLA-MARKETINA SUSTATZAILEENTZAT
2018ko Zaindariaren Jaiak antolatzeko bileran, ez da batzorde antolatzailerik eratu. Hori dela eta, talde, kuadrilla, elkarte eta partikularrei eskatu nahi die Udalak zer jarduera egin nahi dituzten proposatzeko, eta nahi dituzten proposamen eta iradokizunak helarazteko.
Jaiak abuztuaren 31tik 9ra bitartean ospatuko dira.
Proposamenak Udaletxeko Erregistroan eman daitezke edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali.
Proposamenek hurrengo informazioa eman beharko dute:
Proposamenak aurkezteko azken eguna 2018ko maiatzaren 4a izango da.
Ondoren, egitaraua osatuko duten jarduerak zehaztuko dira.