Artziniegako Udalak gogorarazi gura du, iragan ostegunean. urtarrilak 11, 2018 urterako aurrekontu zirriborroaren saio esplikatiboa egin zela.
2018ko aurrekontuko zirriborroaren gaineko informazioa HEMEN aurki dezakete interesa duten pertsonek.
Esteka honetan, herritarrek euren proposamenak egin ditzaten,galdeketa orri bat aurkituko dute. Galdeketa udaletxean edo udal liburutegian uzteko aukera izango da. Baina bestelako biderik beharko luketenek, posta elektroniko bat ere izango dute euren iradokizunak uzte aldera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 22an bukatuko da.
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du 2018ko ekitaldiko aurrekontuen zirriborroaren informazio jardunaldia urtarrilaren 11n, arratsaldeko 18:00etan izango dela, Artziniegako Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, bihar asteazkena, abenduak 27, goizeko 8:30etan hasi eta lanak bukatu bitartean (hiru orduz, gutxi gorabehera), ur horniketa zerbitzua eten egingo dela hurrengo puntu hauetan:
- Arenatza
-Eskartza
-Santa Eulalia
-Barretaguren
-Ureta
Ur etena, ur sarea konpondu eta mantentzeko lanak direla eta egingo da.
Abenduaren 24an, arratsaldeko 6,15etan, Olentzero helduko da Artziniegara. Hori dela eta, herritar guztioi jakinarazi nahi dizuegu debekatuta dagoela Goiko Plazan aparkatzea, abenduaren 24ko arratsaldeko 15etatik aurrera.