Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Mendieta Kultura elkarteak, Artziniegako Udalaren eta Arabako foru Aldundiaren laguntzarekin, "Txapel Swingers" taldearen eskutik, jazz kontzertua eskainiko du, datorren larunbatean, urriak 21, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Moja Aghustindarren Komentuan.

Sarrera bakoitzak 5 euroko salneurria izango du eta Mendieta Kultura elkarteko kideen kasuan, sarrera doakoa izango da. 

Informazio gehiagorako www.mendietakultura.com

 

Artziniegako Udalak jakinarazi gura die, udalerriko lut publikoetan bazkatzen den aziendadun herritar guztiei, gaur hasi eta urrairen 27ra bitartean, Udaletxera jo dezaketela azienda horri dagokion inskripzioa egin dezaten. Izen ematearekin batera, azienden belarrikoen kopurua adierazi beharko dute.

*Debekatuta dago ahuntzak larratzea Artziniegako herri-onurako mendietan.

*Abenduaren 16tik martxoaren 31ra bitartean debekatuta dago artzaintzan ibiltzea erabilera publikoko mendietan.

*Tasa ordainduko da azienda izena emateko momentuan.

Azienda mota eta kuota buru bakoitzeko:

- Ardiak: 1,40 euro

- Txerriak: 5,03 euro

- Zaldiak, astoak eta mandoak: 10,89 euro

-Behiak: 10,89 euro

Landa Eremuko Emakumeen Eguna dela eta, Arabako emakumeon jabekuntzarako eta berdintasunerako Laia eskolak, Artziniegako Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, mahai-ingur bat antolatuko du, datorren asteartean, urriak 17, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, udal liburutegian. Mahai inguruan parte hartuko dutenak honako hauek izango dira: 

  • Maite Iztueta
  • Chaveli Villanueva
  • Marienci Terreros
  • Maria José Orueta

Antolatzaileek herritar guztiei gonbita luzatu gura die, mahia inguruan parte har dezaten eta zuzenean, landa eremuko emakumeen eskaerak, gogoeta eta proposamenak ezagutzeko asmoz. Sarrera libre eta doakoa.

Aiarako Kuadrillak eta Aiarako LGE Zabaiak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Ekonomia eta Industria berraktibatzeko planaren testuinguruan, bertako produktuen inguruko oinarrizko informazioa eta produktuon balio azpimarratzeko jardunaldiak antolatuko dituzte azaroaren, 2an, 7an, 9an, 14an, 16an eta 22an.

Hazi Fundazioak luzatuko duen ikastaroaren helburua, aurrerago aipatutako egunetan, Aiarako Udaletxeko balio anizdun aretora hurbiltzen direnei ezagutza eta erreminta aproposak eskaintzea izango da, beti ere, bertako produktu desberdinak, euren ezaugarriak eta euren abantailak ezagutzeko gai izan daitezen. Horrez gain, produktuen kalitatezko balioa nabarmendu, sustatu eta merkaturatzeko ildo nagusiak azalduko dira. Eta guzti horretarako, gaur egun bertatik bertarako produktuen ekoizpenaz eta merkaturatzeaz arduratzen diren pertsonak izango dira, jardunaldia osatzen duten modulu bakoitzean.

Egitarau osoa:

  • Azaroak 2: Mundua hobetu, zure negoziotik hasita (15:30-19:30)

Hazi Fundazioak Arkauten duen Enplegurako Formakuntza sailaren arduradun Ana Uribek egindako aurkezpenaren ostean, Nere Aristoyk eta Leticia Ruiz de Gaunak, nekazaritza produktuei buruzko oinarrizko kontzeptuak eta Nekazal Garapenarekin mantentzen dituen harremanak eskainiko dituzte, baita Canvas metodoari buruzko funtsezko ezagutzak eman ere –negozioetako ideiei balio eskaintzeko erreminta aproposa-.

  • Azaroak 7: Bezeroa zutaz maitemindu dadila (15:30-19:30)

Salmenta modu desberdinei errepasoa egiten dion, salmenta prozesuan erabiltzen den komunikazioaren garrantzia azpimarratzen den eta merkatariak bere produktua erosleari hurbiltzeko eskura dituen bide desberdinak eskaintzeko ikastaroaren zuzendari Maria Olarte izango da.

  • Azaroak 9: Gaur hauxe ezagutu behar dugu… (15:30-19:30)

Lehen sektoreko ekoizpenean hasi eta kontsumitzailea bitarteko elikadura segurtasunari ekiten dion Elika fundazioak, lehen sektorearen iraunkortasuna eta lehiakortasuna bultzatzen dituen eta nekazal garapena sustatzen duen Abere fundazioarekin batera, ekoizpen nekazaritzako elikagaietan, trazabilitatean edo manipulazioan ezar daitekeen osasun legedia ezagutzeko beharrezko informazioa luzatuko du.  

  • Azaroak 14: Bertako produktua ezagutu eta dastatzea (15:30-19:30)

Elikaren eskutik elikagai produktuaren arautegi komertziala ezagutu ostean, jardunaldian parte hartzen duten pertsonek, Mikel Garaizabal enologo eta ardoaren kulturaren zabaltzaileak zuzendutako dastatze bat egingo dute.

  • Azaroak 16: Elikagai produktuen merkaturatze estrategiak (15:30-19:30)

Hazi fundazioko sustapen zuzendari eta Baserriko Txerria elkarteko gerente Josu Garaialde, Arespalditzara hurbilduko da, bertako produktuen balio azpimarratu eta merkaturatzeko erabiltzen diren bide desberdinen eboluzioa eta estrategia aztertzeko asmoz. Era berean, Garaialdek bertaratutakoei, lekuan lekuko merkatuen arautegi berria azalduko die, ekoizle lokalek ezagutu behar duten ezinbesteko marko legala.

  • Azaroak 22: Ordiziako merkatura bisita (9:30-13:30)

Ordiziako merkatua, bertako produktuen plazarik esanguratsuena da gaur egun. Erakusleiho paregabea, jardunaldian zehar aurreko egunetan jasotako ezagutzen balioa nabarmentzeko. Goizeko 9:30etan Arespalditzatik abiatuko den bisitaldiak, bertan parte hartzen dutenei, Goizane jatetxean egingo den bazkarian parte hartzeko aukera luzatuko die.

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

Zabaia, Aiarako LGE

  • Elexalde auzoa, 3
  • Tlfnoa: 945 399 013
  • Email-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Arabako emakumeon jabekuntzarako eta berdintasunerako Laia eskolak antolatuta, datorren urriaren 5ean, 17:00etatik 19:00etara bitartean, gizonei bideratutako berdintasunari buruzko tailerrak egingo dira, Arespalditzako Emakumeen Gelan. 

Zatoz erta apunta zaitez!

Telefonoa 686 587 889

emaila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02