Beste urte batez, Artziniegako emakumeen Hiriska elkarteak eguberrietako merkatu txikia antolatuko du. Aurten, abenduaren 2tik 10era bitartean ateak zabalik izango ditu.
Aurreko edizioetan bezala, merkatu txikia osatzen duten objektuak salduta bertan biltzen den dirua, udalerriko pertsona bati bideratuko da, zehatz mehatz Markel Rivas Ecenarrorengana, Galaktoasemia gaixoaz jokako artziniegatarra.
Merkatu txikia, ohi bezala, Arteko Gure Amaren egoitzako kaperan instalatuko da eta nahi duenak, artikulu berri zein erabiliak, extean egindako goxokiak eta abar luze bat eman dwzake, inoiz ez arroparik.
Horrez gain, diru bilketarako kontu korronte bat ireki dute Kutxabank-en, 2095 3207 12 1094043238 zenbakiduna. Eskaini nahi diren objektuak Hiriskak, liburutegiaren gainean duen lokalean utz daitezke, azaroaren 24a baino lehen eta 18:00etatik 19:30etara bitartean. Azken astean zehar objektu bilketa Egoitzan egingo da.
Artziniegako Udalak, Uriko gizarte eta kultura kolektibo desberdinekin, A25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko aldarrikapen egunarekin bat egin gura izan dute. Horretarako zenbait jarduera antolatuko dira, guztiak ere, gaitz honen aurka bateginik lan egiteak zein garrantzitsua den auzokide guztiei adierazteko asmoz.
Helburu hori betetzeko antolatutako egitaraua hauxe litzateke:
18:00etan, La Encima egoitzan: Las Quijanas de Artziniega antzezlana Hiriska elkarteak eskainia.
18:00etan,Museoan: Aiaraldeko Beldur Barik lehiaketaren sari ematea.
14:00etan: Elkarretaratzea
17:00etan: Berdin Krossa frontoian
Azaroan bueltan izango ditugu ipuinak maite dituztenek gehien atsegin duten "Astearte: ipuin txikiak" egitasmoa. Hilabete berriko astearteetan, eta eskari handiari so eginda asteazkenetan ere, arratsaldeko 17:30etatik aurrera eta Artziniegako liburutegian eskainiko diren ipuinak honako hauek izango dira:
Artziniegako Udalak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, 3D bidezko diseinu eta inprimatzeari buruzko bina tailer eskainiko ditu 11 urte baino gehiagokoek eta 8 eta 10 urte bitartekoek, teknologia berriek eskaintzen dituzten aurrerapausu hauetara salto egin dezaten.
Tailer biak liburutegian eskainiko dira eta bertan parte hartu nahi dutenek bertan izena eman beharko dute urriaren 31z geroztik.
Azaroak 10 18:00etatik aurrera
Azaroak 24 18:00etatik aurrera
Arabako emakumeon jabekuntzarako eta berdintasunerako Laia eskolak, berdintasunari buruzko gizonentzako tailer bat antolatuko du datorren ostegunean, azaroaren 9an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Aurretiazko izen ematerik behar ez duen doako tailer hau Udaletxean gauzatuko da.