Eguneko Zentroak eta Udal Liburutegiak hiri-baratzea antolatu dute. Jarduera hori orain erabiltzen ez den hiri-eremuari erabilera ematean datza, Eguneko Zentroko eta Udal Liburutegiko erabiltzaileek natura eta ingurumenarekin harremanetan ekintzak egin ahal izateko.
Hiri-baratzea Kultur Etxearen, liburutegiko eraikinaren, ondoan dago.
Ekintza soziokultural honen bidez honakoa lortu nahi da:
Elikadura eta bizimodu osasungarriagoa sustatu.
Kanpoko ekintzaren bidez adinekoen parte-hartzea sustatu.
Belaunaldien arteko harremanak sendotu.
Antolatzaileek, naturaz eta baratzagintzaz gehiago jakin gura duten guztiei dei berezia egin nahi die, espazio berri honetara hurbildu eta erabiltzen has daitezenerako.
Aurtengo Musika Hamabostaldiak bere lehen geldunea egingo du Artziniegan abuztuaren 3an. Jasokundeko Gure amaren elizak ateak irekiko ditu 20:00etatik aurrera, musika klasiko zaleek Leticia Vergara mezzosopranoaren eta Maciej Pikulski piano jotzailearen kontzertuaz goza dezaten. Bikoteak Pergolesi, Gluck, Toldrá, Montsalvatge eta Canteloube-ren musika piezak eskainiko ditu.
Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Arreta mantendu eta odola ematen jarraitzeko hiritarren konpromisoa bere horretan jarrai dezan, datorren asteazkenean, abuztuak 8, 17:00etatik 20:00etara, odola emateko unitatea Hiriko Atean, frontoian instalatuko dute.
Odola emateko kanpainak funtsezkoak dira opor garaian, izan ere erreserbak behera eta beharrak gora egiten baitute. Hori dela eta, Artziniegako gizon eta emakumeen solidaritateari so egin eta dei egiten dizuegu odola ematen jarrai dezazuen eta hortaz bizitza ematen jarrai dezazuen.
ODOL EMATEAK ARTZINIEGAN
2018ko jaien antolatzaileek aurtengo pregoilaria aukeratzeko proposamenak aurkezteko epea ireki dute.
Artziniega sustatzeagatik edo haren berri emateagatik edo edozein arlotan (kirola, kultura, gizartea, elkartasuna, ekintzailetza, etab.) adierazgarriak izateagatik nabarmentzen diren pertsonak edo erakundeak proposatu behar dira.
Proposamenak aurkezteko epea 2018ko uztailaren 31n amaituko da.
Proposamenak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali behar dira.
Proposamenetan, hau aurkeztu behar da:
a) Hautagai gisa proposatzen den pertsonaren edo erakundearen izena.
b) Proposamena aurkezteko arrazoiak.
Jasotako proposamenekin, Herritar Informazio Batzordeak hiru aukeratuko ditu. Ondoren, herritarrak haietatik 2018ko Jaietako Pregoilaria bozkatzeko epe bat hasiko da.
(*) Batzordeak beretzat gordetzen du bere ustez baldintzak betetzen ez dituzten proposamenak kontuan ez izateko eskubidea.