Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Urriaren 5ean eta 6an, Artziniega, Motorshow egitasmoaren bederatzigarren edizioaren eskenatoki bihurtuko zaigu eta bertan mota guztietako ibilgailuak batez ere 4,4, enduro motorrak eta kotxe klasikoak protagonista izango direlarik.

Tankera honetako hitzorduetako erakusketa eta ohiko ibilbideez gain, bertaratzen direnek bestelako zita batzuk izango dituzte behar bezala denbora pasatzeko, hala nola, puzgarriak, herri bazkariak, zuzeneko musika... bota begirada bat bederatzigarren edizioko kartelari eta aukeratu gustokoena.

Egitaraua Motorshow 2018

Artziniegako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Txakolinaren jatorri deituraren eskutik, datorren ostiralean, urriak 5, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Artziniegako liburutegiak ateak irekiko ditu komentatutako txakolin dastaketa bat egiteko.

Dastaketan bi txakolin dastatuko dira.

Plaza kopuru mugatua.

Izen emateak urriaren 1az geroztik liburutegira bertara jota.

Horrez gain, Urrian zehar liburutegiak ardoari eta txakolinari buruzko erakusketa eta irakurketa gida egingo ditu.

Artziniegako Udalak eta Landa Garapenerako Zabaia elkarteak jakinarazi nahi dute, iragan asteartetik, iraila 25, datorren ostirala, irailak 28ra bitartean, zabalik izango dela  “Comprando en Artziniega siempre ganas | Artziniegan erosita guztiok irabazle” kanpainan parte hartzeko aukera luzatzen dien izena emateko epea. Kanpainak Artziniegan erosketak egin daitezen du helburu.

Izena eman nahi duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu prestakuntza establezimenduek hurrengo dokumentua bete eta ostirala baino lehen aurkeztu beharko dute Artziniegako udaletxean.

Izena emateko orria

Udazkenarekin batera, baldintza guztiek, buruaren azkartasun eta argitasunera bultzatzen duen ekintza emarienena den irakurzaletasunarekin aurrez aurre topo egiten dugu. Eta Artziniegako liburutegiak hilabete bakoitzeko astearte eta asteazkenetan, liburuen munduan murgiltzeko aukera luzaten duen "Ipuin txikiak" egoitasmoa oparitzen digu, txikiek letra eta irudimenaren mundu liluragarriaz goza dezaten.

Hitzordua, beti bezala, Artziniegako liburutegian izango da arratsaldeko 17:30etatik aurrera: Etzazu galdu, zatoz eta gozatu!

  • Urriak 2 eta 3 : “Etxea pintatzen” eta “Koloretako elefanteak”
  • Urriak 9 eta 10 : “Mix conduce”
  • Urriak 16 eta 17 : “Uso herrena” eta “Mariaren hortza”
  • Urriak 30 eta 31 : “Los fantasmas no llaman a la puerta”"

Comillaserako txangoaren inguruko informazioa

Iraialren 26a eta urriaren 11 bitartean izena emateko epea zabalik

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02