Arabako Foru Aldundiak, langabeziak gehien jotzen duten biztanleriaren sektoreari, gazteriari alegia, enpleguratzea errazteko programa berri bat martxan jarri du. Europar Batasunaren laguntz duen programak, proiektu sozio-edukatibo osoa garatzea du helburu, eta horretarako sektore turistikoan bideragarrien diren proiektu profesionalak eraikitzearen bitartez, enpleguratzea sustatzea du xede. Lan merkatutik kanpo gelditzeko arriskua egoeran dauden 60 gazte arabarrei zuzendutako programa da hau.
Nori zuzendua:
Langabezian daduen lan merkatutik kanpo gelditzeko arriskua duten 16 eta 30 urte bitarteko 60 arabar gazteei zuzenduta
- 16 eta 30 urte bitartean izatea
- Gazte Berme Erregistroan izena ematea izan.
- Araban erroldatuta egotea edo bertan erresidentzia baimena izatea
- 3. mailako profesionaltasun ziurtagirientzako aurretiazko heziketaren jabe izatea:
- Batxilergoko titulua, Goi mailako Heziketa Ziklorako sarbide froga edo lan edo gaintasun akademikoentzako baliozkotasuna duten frogak gaindituta izatea.
- 25 urte baino gehiagokoentzako Unibertsitaterako sarbide froga gaindituta izatea.
Edukia
Enplegutasun osoko proiektu sozio-edukatiboa da eta 840 ordu izango ditu. Enplegotasun proiektu honek, orientazio pertsonal eta profesionala, zeharkako formakuntza eta formakuntza espezifikoa izango ditu ardatz, baita turismoaren sektorean egindako praktika profesionala ere.
Orientazio fasea |
|
Formakuntza fasea |
|
570 ordu. Formakuntza berezia - Certificado Profesional Nivel 3. mailako ziurtagiri profesionala. Bertako promozio Turistikoa eta bisitarinetzako informazioa |
110 ordu. Zeharkako formakuntza: - Konpetentzia digitalak - Hizkuntzatan heziketa - Giza trebetasunak - Aukera berdintasunean formakuntza |
Praktiken fasea enpresan: 120 ordu |
Izena emateko prozedura
Interesa duten pertsonek, Hegala-ra jo beharko dute izena emateko abenduaren 23az geroztik. Aurreikusten da ikastaroa 2018ko urtarrilean hasiko dela.
Inofmazioa eta izen emateak:
Hegala Norte
Artziniegako udal liburutegiak eguberritako apaingarri onena eta originalena aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du.
Abenduaren 18ra arte udal liburutegian lanak aurkezteko epea zabalik izango duen lehiaketako oinarriak honako hauek dira:
LEHIAKETAKO OINARRIAK
1.kategoria: 4-6 ur te
2. kategoria: 7-9 ur te
3. kategoria: 10-12 ur te
4.Kategoria: 13-17 ur te
5. Kategoria: +18 urte
"Asteartea: ipuin txikiak" egitamoarekin gozatzen duten txikien harrera ona eta ilusioak, abenduan ere ekimenak antolatutako eskaintza handitzera eraman dute, eta astearteetan bakarrik ez, asteazkenetan ere izango dira ipuinak gozagai.
Abendurako antolatutako hitzordu bat bera ere galdu nahi ez dutenek, jada hurrengo hilabeterako aukeratutako ipuinak zeintzuk izango diren jakin dezakete. Eta gogoan izan, hitzordu guztiak arratsaldeko 17:30etatik aurrera izangho direla Artziniegako udal liburutegian:
Aiaratur-ek, Aiarako Kuadrillaren laguntzarekin eta Kutxabanken babesarekin, Kuadrillako bitxi urbanistiko, historiko eta hondareak ezagutzera ematerko asmoz zenbait bisita gidatu antolatuko ditu abenduko zubiari begira. Bisitak erabat doakoak izango dira.
Kexaako Monumentu multzoko, Artziniegako Alde Zaharreko, Artziniegako Museo Etnografikoko edo Arteko Andre Maria Santutegiko barrualdeak ezagutzera emango dituzten bisita gidatuak abenduaren 8an, 9an edo 10ean egingo dira, hurrengo ordu hauetan:
ABENDUAK 8
ABENDUAK 9
ABENDUAK 10
Hauetariko baten baten parte hartu nahi dutenak hurrengo hauetara hurbildu edo hauetako baten batekin harremanetan jarri beharko dira:
Kexaako Turismo Bulegoa edo Artziniegako Museoa Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 945 39 37 04 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 945 399 414
Artziniegako Turismo Bulegoa . Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 945 396 210