Zer hobeagorik gure haurrak txiki txikitatik literaturaren mundu zorgarrian murgiltzea baino!
Ahalik eta lehenago haurtxoei irakurtzen hasteko helburuari so eginda, Artziniegako Udalak datorren astelehenean, martxoak 19 "Haurtxoentzako ipuinak" egitasmoa eskainiko du. Ekimen honekin, 24 hilabete baino gutxiago dituzten haurtxoak dituzten gurasoak animatu gura dituzte liburutegira hurbildu eta Lur Usabiagak eskainitako "Loaloa urtxiñoa" ipuinaz goza dezaten.
Hitzordua arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da eta nahi duen orok parte har dezake bertan.
Ipuinek eskaintzen dituzten mundu, abentura eta pertsonaia eredugarriak gertutik ezagutu nahi baldin badituzue, jakizue, martxoan ere bueltan izango dela "Astearte: ipuin txikiak" egitasmoa. Hilabete berriko astearteetan, eta eskari handiari so eginda asteazkenetan ere, arratsaldeko 17:30etatik aurrera eta Artziniegako liburutegian eskainiko diren ipuinak honako hauek izango dira:
Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Otsailaren 26tik martxoaren 4ra bitarteko heziketa eskaintza
Udalak antolatuta, Artziniegako Emakumeen Nazioarteko Egunak kutsu kulturala izango du, orohar. Martxoaren 8an antolatzen den elkarretaratzeari, jite kulturala darien beste hiru hitzordu gehituko zaizkio aurten.
Hitzordu guzti horiek honako hauek liratezke: hilaren 9ko ipuin kontalaria; Zinegoak ekimenean parte hartzen duten zenbait lanen proiekzioa martxoaren 15ean eta emakumeek egindako antzezlan baten emanaldia hilabete bereko 24. egunean. Informazio gehiagorako hurrengo esteka honetan: