Artziniegako auzoetako bizilagun guztiei jakinarazten zaie azaroaren 21etik 28ra bitartean izena eman ahalko dutela dagokien egurketa-esleipenaren onurak jasotzeko. Epe hori amaituta ez dira eskaerarik onartuko.
Izena ematean egurketaren zenbatekoa ordiandu beharko da (15 euro)
Halaber, Artziniegako hiriguneko bizilagunei jakinarazten zaie, azaroaren 21etik 28ra burutu ahalko dela ezohiko aprobetxamendua eskatzeko izen-ematea, bereziki Badogako zonaldeko Ameriketako haritzari dagokionez.
Mozketa honen xedea da hostozabal autoktonoari lehiakideak kentzea eta etorkizun gehiago duten Amerikako haritzen hazluntza bultzatzea.
Izena ematean ezohizko aprobetxamenduaren zebatekoa ordaindu beharko da (30 euro).
BALDINTZAK:
Azaroaren 25ean Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketa egingo da kiroldegian.
Goizeko 11:30etan hasik oden hitzorduan tirada desberdinak ikusteko aukera izango dugu: batetik emakumenzkoen kategorian (260 kg) parte hattuko duten 10 taldeenak, eta bestetik gizonezkoen kategorian (300 kg) parte hattuko duten bederatzi taldeenak.
Aurreko urteetan bezala Elikagaien Bankuak elikagai-bilketa bat antolatu du aurten, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean.
Gure eskualdeko beste udalerri batzuetan bezala, Artziniegak ere elikagai-bilketa horretan parte hartuko du, eta, hala, beste behin ere solidarioa dela erakutsi.
Hona hemen establezimendu laguntzaileak:
Beste batzuetan bezala, ekintza solidario hau egiteko, BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGU, elikagaiak biltzen lagun dezaten.
Ostiralean edo larunbatean denbora duzuenok eman, mesedez, zuen izena eta harremanetarako telefono-zenbakia udaletxean, azaroaren 24ko (osteguna) eguerdira arte:
Tel.: 945 39 63 53
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Txandak ostiral (azaroak 30) goizean eta arratsaldean eta larunbat (abenduak 1) goizean izango dira.
Udaletxeko osoko bilkura aretoan bihar, azaroak 21, arratsaldeko 20:00etan, jendeari irekita egongo den kanpainaren zozketa hartuko du. Zozketan, esku inuxente batek 17 txartel irabazle aterako ditu, eta horietako baten bat baliozkoa ez balitz (daturen bat faltan edo daturen bat ulergarria ez balitz), txartelak berriz ere aterako litzakete. Zozketa 250 euroko balioa duten bina erosketa kupoi eta 100 euroko beste 15 banatzeko asmoz egingo da.
Datorren ostiralean, azaroak 23, arratsaldeko 20:0etatik aurrera Jasokunde Andra Mariaren parrokiara hurbiltzen diren guztiek, Fair Saturday egitasmoaren testuinguruan antolatzen den ongintzazko kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute.
Gazteek pairatzen duten Artitri idiopatiko Euskadiko elkartearen aldeko hitzorduan,honako hauek parte hartuko dute:
Fair Saturday, izaera kulturala eta bokazio globala duen mugimendu sozial bat da, urteroko azaroaren azken larunbataren inguruan ospatzen dena.
2014an sortutako ekimenak Bilbo, Bizkaia eta Euskadiko 17 abesbatzei dei egin zien, artistek eurek aukeratutako gizarte proiektu desberdinen aldeko kontzertuak egin zitzaten. Emaitzaren arabera argi geratu zen Artearen eta Kulturaren inguruko mugimendu sozial bat posible litzatekeela eta are gehiago helburu solidarioak izanda. Eta horren adibide onena martxan jarritako hirugarren edizio hau izango da.
Fair Saturday-ren inguruko informazio gehiago www.fairsaturday.org webgunean