Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, asteazkenean, azaroak 14, gaueko 23:00etan hasi eta ilunabarreko 4:00ak bitartean, gutxi gorabehera, ur zerbitzua eten egingo dela hurrengo toki hauetan:
Ur etena, ur-sare nagusia hobetzeko egin beharreko lanek eragin dute.
Barkatu eragindako eragozpenak.
Santxotena Tailer Museoan ostiral honetan, azaroak 16, arratsaldeko 19:30etatik aurrera "El orgullo de ser Agote" liburuaren aurkezpena hartuko du, Josu Legarreta Bilbao eta Xabier Santxotena Alsúaren lan originala.
EREIN argitaraletxeak bere web gunean deskribatzen duen bezala, liburuak "Agote Herriaren historiaren mila urte laburbiltzen ditu. Zehazki bere jatorria frogatu eta zehazteko aukerarik izan ez duen gizon-emakume multzo baten eta misterioz betetako mila urte, Pirineoen alde batera eta bestera bizi zen herri sakabanatua. Mespretxuak eta bazterketak madarikatu bihurtzera eraman zuen herria. Hala eta guztiz ere, Agoteak indarttsu borrokatu zuten."
Liburuan eta herri erakargarri zein ezezagunean interesa dutenei irekitako aurkezpena.
Aurten ere, hainbat ekintza antolatu dira Artziniegan Azaroaren 25eko kanpainaren barruan. Besteak beste, gizonen paperari buruzko hitzaldia, zurrumurru matxistei aurre egiteko tailerra, berdintasunaren aldeko multikirola eta kontzentrazioa, herriko taldeek eta banakakoek elkarrekin indarkeria matxistari ez esateko tokia. Gainera, bideo grabazioa gauzatuko da ekintza guztia jaso eta sare sozialetan zabaltzeko.
Beraz, parte hartu ekintzetan eta aldarrikatu dezagun indarkeria matxistarik gabeko herria.
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, egokitzapen lanak bukatuta, bihar ASTEAZKENA, azaroak 14, Garai plazako bus geltokia indarrean egongo da berriro ere.
Azaroaren 15ean, osteguna, Gizonak eta indarkeria matxista izeneko hitzaldia egongo da Liburutegian, 18:00etan.
Bertan, Ez:Berdin Zentroko hizlaria izango du zein den gizonen papera eta zein izan beharko lukeen izan azaltzeko. Izan ere, Ez:berdin Zentroak urte asko darama gaia lantzen: maskulinitate berriak, gizonen inplikazioa berdintasunean, gizon taldeei laguntzen.
Hitzaldia emakume eta gizonentzat izango beraz, animatu eta parte hartu!