Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, urriaren 22an eta 28an, Goiko plazako aparkalekua itxita egongo dela eta bertan zirkulatzeko aukerarik izango ez dela hurrengo honetan aipatutako orduetan:
Larrialdi-zerbitzuek pasatzea izango dute.
Itxiera, Kepa Sojoren "La pequeña Suiza" pelikularen filmatze lanek eragin dute.
Barkatu eragozpenak.
Artziniegako Udalak, azaroaren 8an, 15ean, 22an,29n eta abenduaren 13an, 20an eta 27an ¡, errehabilitazio gimnasia ikastaro berri bat antolatuko du, 18.00etatik 19.00etara bitartean.
Ikastaroa Jubilatuen eta Pentsionisten zentroan egingo da.
Bertan parte hartu nahi dutenek, lehenago izena eman beharko dute hurrengo telefonora deituta 945 39 63 53 edo pentsionisten klubera joaz (plaza kopuru mugatua).
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du datorren astelehenean, urriak 22, Garai plaza ondoko autobus geltokia hobetzeko lanak hasiko direla.
Hori dela eta, Gasteizarunzko autobusen geltokia lekuz aldatuko da hurrengo honetan zehaztutako puntura (semaforoa eta zebrabidearen alboan) .
Erromerietan parte hartu nahi eta dantza egiten ez badakizu edo bestela ere, euskal dantzak praktikatzen hasi nahi baldin baduzu, hemen duzu aukera, euskal dantzen ikastaro berrian.
Azaroaren 6an hasi eta urtarrilaren 29an bukatuko da.
Inskripzio fitxa urriaren 22tik 31ra arte udaletxean entregatu beharko dute interesatuek.
Gutxienez bertan erroldatutako 9 pertsona beharko dira taldea osatu eta jarduera aurrera eramateko. Plaza kopuru mugatuak.
Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak, CEAR, Arabako Foru Aldundiaren, Artziniegako Udalaren eta Zas! elkartarekin batera, "Bizilagunak" deituriko te tertulia bat antolatuko du datorren urriaren 24an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Artziniegako udaletxean.
Egitasmoa, zurrumurruen aurkako estrategiaren testuinguruan kokatzen da, hots, geroz eta gehiago nagusitzen ari diren errefuxiatuen aurkako zurrumurru negatiboetan fundatzen den horretan.