Artziniegako Udalak interesatu guztiei adierazi nahi die, ekainean eskaerak aurkez daitezkeela hurrengo bi lerroetan:
Eskaera aurkezteko dokumentua eskura dago Siervas de Jesuseko Gazteria Institutuan edo telematikoki https://gazteria.araba.eus/.
Artziniegako Udalak autobusa antolatu du ekainaren 16an GASTEIZen egingo den ARABA EUSKARAZera joateko.
PREZIOAK:
- 8 € irteera bat erreserbatuz gero.
- 10 € guztira, bi irteerak erreserbatuz gero.
PLAZA KOPURUA: 35 irteera bakoitzean. Erreserba inskripzio-ordenaren arabera.
INSKRIPZIOA: Dagokion kopurua ordaindu Udaletxean izena ematean, irteera bakoitzerako finkatutako epean.
ARABA EUSKARAZ (irteera: ekainak 16)
Eman izena ekainaren 13ra arte
Irteera: 9,30etan (Bizkaibus)
Itzulera: 19,00etan Gasteiztik.
*OHARRAK:
1) Irteera bakoitza egiteko, gutxienez 15 pertsonak eman beharko dute izena dagokion autobusean.
2) Adingabekoak adin nagusiko batez lagundurik joan beharko dute, edo gurasoen/legezko tutorearen baimen idatziarekin. Baimen idatzia beteta eta
sinatuta entregatu beharko da Udaletxean izena ematean.
3) Finkatutako orduan norbait falta bada, autobusak ez du 15 min. baino gehiago itxarongo.
Vital fundazioaren Vital Arabatik programaren testuinguruan, Jasokundearen Andra Mariaren parrokiak, oyful Gospel Choir Vitoria talderaren doako kontzerkuaz gozatzeko aukera izango da, ekainaren 1ean.
Hitzordua arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango da.