Datorren igandean, azaroak 26, eguerdiko 12:30etatik aurrera Ermuko Andra Mariaren santutegira hurbiltzen diren guztiek, Fair Saturday egitasmoaren testuinguruan antolatzen den ongintzazko kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute.
Gazteek pairatzen duten Artitri idiopatiko Euskadiko elkartearen aldeko hitzorduan, Bilboko kirol klubeko abesbatzak, Sanfran Koruek eta Artziniegako Bleibet abesbatzak parte hartuko dute. La cita,
Fair Saturday, izaera kulturala eta bokazio globala duen mugimendu sozial bat da, urteroko azaroaren azken larunbataren inguruan ospatzen dena.
2014an sortutako ekimenak Bilbo, Bizkaia eta Euskadiko 17 abesbatzei dei egin zien, artistek eurek aukeratutako gizarte proiektu desberdinen aldeko kontzertuak egin zitzaten. Emaitzaren arabera argi geratu zen Artearen eta Kulturaren inguruko mugimendu sozial bat posible litzatekeela eta are gehiago helburu solidarioak izanda. Eta horren adibide onena martxan jarritako hirugarren edizio hau izango da.
Fair Saturday-ren inguruko informazio gehiago www.fairsaturday.org webgunean
Aiarako Kuadrillako Ingurumen Arloak Aiarako Kuadrillako Saltoki Jasangarrien Sarea proiektua abiarazi nahi du tokian tokiko udalerrietako garapen agentziekin batera, gure herritarrengandik gertu dauden jardueren sare batean parte hartzera anima zaitezen eta, hala, ingurumenarekin arduratsua den kalitatezko eta gertuko zerbitzu bat eman dezazun.
Jarraian zehazten diren konpromisoak betetzen dituzten saltokiak “saltoki jasangarri - saltoki berde” izendatuko dira, eta etorkizuneko kanpainetako komunikazio- eta garapen-sare bat eraikiko dute, saltokiek ingurumenaren inguruko kontzientzia har dezaten sustatzeko eta, horrez gain, zuen bitartez herritarrek ere gai honen inguruko sentsibilitatea eta kontzientzia hartzeko. Azken batean, herritarrek ikusiko dute zure saltokiak modu arduratsuago batean egiten duela bere jarduera.
Lehenengo kanpainan, 8.000 poltsa berrerabilgarri banatuko dira Aiarako Eskualdeko eta sarearekin bat egindako merkatarien bezeroen artean. Poltsak abenduan banatuko dira, Aiarako Kuadrillako Saltoki Jasangarrien Sareari atxikitako saltokien artean.
Hori dela eta Aiarako Kuadrillak Anima zaitez honekin batera eransten den adierazpen-proposamena betetzera animatzen ditu tokian tokiko merrkatariak.
Artziniegako Udalak, Uriko gizarte eta kultura kolektibo desberdinekin, A25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko aldarrikapen egunarekin bat egin gura izan dute. Horretarako zenbait jarduera antolatuko dira, guztiak ere, gaitz honen aurka bateginik lan egiteak zein garrantzitsua den auzokide guztiei adierazteko asmoz.
Helburu hori betetzeko antolatutako egitaraua hauxe litzateke:
18:00etan, La Encima egoitzan: Las Quijanas de Artziniega antzezlana Hiriska elkarteak eskainia.
18:00etan,Museoan: Aiaraldeko Beldur Barik lehiaketaren sari ematea.
14:00etan: Elkarretaratzea
17:00etan: Berdin Krossa frontoian
Beste urte batez, Artziniegako emakumeen Hiriska elkarteak eguberrietako merkatu txikia antolatuko du. Aurten, abenduaren 2tik 10era bitartean ateak zabalik izango ditu.
Aurreko edizioetan bezala, merkatu txikia osatzen duten objektuak salduta bertan biltzen den dirua, udalerriko pertsona bati bideratuko da, zehatz mehatz Markel Rivas Ecenarrorengana, Galaktoasemia gaixoaz jokako artziniegatarra.
Merkatu txikia, ohi bezala, Arteko Gure Amaren egoitzako kaperan instalatuko da eta nahi duenak, artikulu berri zein erabiliak, extean egindako goxokiak eta abar luze bat eman dwzake, inoiz ez arroparik.
Horrez gain, diru bilketarako kontu korronte bat ireki dute Kutxabank-en, 2095 3207 12 1094043238 zenbakiduna. Eskaini nahi diren objektuak Hiriskak, liburutegiaren gainean duen lokalean utz daitezke, azaroaren 24a baino lehen eta 18:00etatik 19:30etara bitartean. Azken astean zehar objektu bilketa Egoitzan egingo da.
Artziniegako Udalak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, 3D bidezko diseinu eta inprimatzeari buruzko bina tailer eskainiko ditu 11 urte baino gehiagokoek eta 8 eta 10 urte bitartekoek, teknologia berriek eskaintzen dituzten aurrerapausu hauetara salto egin dezaten.
Tailer biak liburutegian eskainiko dira eta bertan parte hartu nahi dutenek bertan izena eman beharko dute urriaren 31z geroztik.
Azaroak 10 18:00etatik aurrera
Azaroak 24 18:00etatik aurrera