Azaroan bueltan izango ditugu ipuinak maite dituztenek gehien atsegin duten "Astearte: ipuin txikiak" egitasmoa. Hilabete berriko astearteetan, eta eskari handiari so eginda asteazkenetan ere, arratsaldeko 17:30etatik aurrera eta Artziniegako liburutegian eskainiko diren ipuinak honako hauek izango dira:
Arabako emakumeon jabekuntzarako eta berdintasunerako Laia eskolak, berdintasunari buruzko gizonentzako tailer bat antolatuko du datorren ostegunean, azaroaren 9an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Aurretiazko izen ematerik behar ez duen doako tailer hau Udaletxean gauzatuko da.
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du datorren ostiralean, azaroak 17, Hirigune Historikorako sarrera Geltoki Plazatik itxita egongo dela.
Hirigune Historikorako sartu-irteerak Hiriko Atetik soilik egin ahalko dira.
Itxiera, bide publikoan egin beharreko lanek eragin dute.
Azaroaren 15etik abenduaren 13ra bitarteko asteazken guztietan, euren ezagutzak aberastu nahi dituzten pertsona nagusi guztiek, Artziniegako Udalak eta Arabako Foru Aldundiak bateginik antolatutako nagusientzako ikasgeletan parte hartzeko aukera izango dute. Sarrera libre eta doakoa izango da eta ez da aurretiazko izen ematerik beharko bertan parte hartzeko.
Ikasgelak Udaletxe zaharrean egingo dira, aipatutako egunetan eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Urte honetarako antolatutako egitaraua honako hau da:
AZAROAK 15, asteazkena
Lantegi praktikoa: “Mentes despiertas. Ejercicios prácticos para activar las neuronas y fortalecer el cerebro”.
(1. zatia). Hizlariak: ADINDU
AZAROAK 22, asteazkena
Hitzaldia: “El sueño y sus modificaciones con la edad”.
Hizlaria: Fernando Gómez-Busto, mediku geriatra.
AZAROAK 29, asteazkena
Magia, Arabako Ilusionisten Elkartearekin.
ABENDUAK13, asteazkena
Lantegi praktikoa: “Mentes despiertas. Ejercicios prácticos para activar las neuronas y fortalecer el cerebro”. (2. zatia).
Hizlariak: ADINDU Gerontologia.
Aiara eskualdea dinamizatzeko, bertako erakusleihoak sustatzeko eta Aiarako merkataritza sektorearen irudia hobetzeko helburuarekin, AEKOk (Aiaraldeko
Enpreseen Koordinaziorako Federazioa) IV. Aiarako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du Aiarako Kuadrilla babesarekin.
Aiara Eskualdean kokatuta dagoen eta teknikoki balioztatu daitekeen erakusleiho duen merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu establezimendu bat baduzu, IV. Aiarako Erakusleiho Lehiaketan parte hartu dezakezu.
Gaia librea izango da, baina establezimenduan normalean saltzen diren artikuluak edota produktuak agertu beharko dira. Erakusleihoak erakusgai egon beharko dira abenduaren 9tik 20ra bitartean. Parte-hartzaile bakoitzak erakusleihoaren argazki bat bidali beharko du Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora (epea
abenduaren 12an bukatuko da).
Izena-ematea doan da eta honako sari hauek irabazteko aukera izango duzu:
· Lehenengo saria: 700 euro eta trofeoa
· Bigarren saria: 300 euro eta trofeoa
· Hirugarren saria: 150 euro eta trofeoa
· Bi trofeo: Bat Aiarako erakusleihorik onenarako eta bestea Okondoko erakusleihorik onenarako.
IZENA- EMATEA ETA OINARRIAK KONTSULTATU:
NON:
· Laudion: APILLen (Zumalakarregi, 33 1. eskuina). Tf: 946722801 eta 944030578 eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
· Amurrion: APYMCAn (Kultura etxean). Tf: 945891200 eta 670497108
· Artziniegan: AEMEn (Restaurante la Encina edo Regalos Artea)
· Aialan eta Okondon: ADRren bitartez (Maite: 945105226) edo Merkataritzako Bulego Teknikoak (946722801 eta 944030578)
- Lehiaketan parte-hartzeko, inskripzio orria bete beharko da establezimienduaren datuekin.
Izena emateko epea: Azaroaren 16a arte. Behin izena emanda, lehiaketaren bereizgarria emango dizugu zure erakusleihoan jartzeko. Horrez gain, Laudioko, Amurrioko eta Artziniegako merkataritza elkarteek euren erakusleihoa lehiaketa izango dute eta erakusleiho berberarekin parte hartu dezakezu.
Bases de concurso lehiaketako oinarriak