Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

 

1.- Har daiteke kontsumiziorik tabernaren atean edo inguruan, ala bakarrik barruan eta/edo terrazetan?

Bai, har daitezke kontsumizioak tabernaren atean edo inguruan, baldin eta 1,5 metroko distantzia gordetzen bada pertsonen artean; gainera, maskara eraman beharko da jantzita. Gainera, taldeak
ezingo dira 10 pertsonatik gorakoak izan ingurune horietan, eta pertsona horiek kontsumitzen dutena establezimendukoa bertakoa izan beharko da.

2.- Nolakoa izan behar du maskararen erabilerak, kontsumizioa edo jatekoa hartzeko orduan? Maskara kentzen eta jartzen egon behar dugu etengabe, edo kontsumizioak iraun bitartean jantzita izan gabe egon gaitezke?

Bezeroak tabernara edo jatetxera maskara une oro jarrita sartu beharko du, kontsumitzeko unean izan ezik; beraz, jantzita izan beharko du, esertzean, jatekoa eta/edo edatekoa eskatzean, eta
harik eta zerbitzariak kontsumizioak eraman arte; orduan kendu ahalko dute. Kontsumizioak amaituta, berriz ere jantzi beharko du, nahiz eta mahaian eserita jarraitu.

Bezeroak komunera, tabakoa erostera edo beste edozer egitera joan behar badu, maskara nahitaez jantzi beharko du, eta gauza bera egingo du ordaintzera doanean eta lokala uzten duenean. Zerbitzariarekiko adeitasunagatik, bezeroak maskara jarri beharko du, halaber, eskatzen duenean edo motiboren batengatik zerbitzariarekin elkarrizketan jardun behar duenean, nahiz eta
kontsumitzen egon.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02