Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

 

1.- Kirola aire zabalean egitean, maskara eraman behar dut?


Kirola aire zabalean eta bakarka bada, 21/2020 ELDaren 6.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.
Nolanahi ere, Osasun Sailak herrigunean kirola egiten bada hura erabiltzea gomendatzen du.

2.- 6 urtetik gorako umeak parkean edo futbolean jolasten ari direnean, besteak beste,
maskara eraman behar dute?


Nahiz eta deserosoa izan daitekeen maskara jantzita jolastea, hura erabiltzea derrigorra da
pertsona horientzat ere.

3.- Mendira noa, bakarrik. Maskara eraman behar dut?


Ez, ez da beharrezkoa. Egoera horrekin parekatu beharko dira hemen deskribatu ez diren
gainerakoak, baina banako jarduerak direnak, aire zabalekoak eta beste pertsona batekin
kontakturik eragiten ez dutenak.

4.- Bidegorritik bizikletan noa lanera. Maskara beti?


Aire zabaleko jarduera fisikoarekin parekatzen da. Intentsitatea txikiagoa izatean, maskara
erabiltzea gomendatzen da.

5.- Gimnasio baten barruan, kirola maskara jantzita egin behar dut?


Bai; izan ere, erabilera publikokoa den edo jendeari zabalik dagoen espazio itxian zaude. Beraz,
derrigorra da maskara erabiltzea gimnasio baten barruan.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02