Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Jarraian, Udal Gobernuak 2021erako Udal Aurrekontuaren zirriborroan gure ustez azpimarragarrienak diren ildo nagusiak eta helburuak aurkezten dizkizuegu: 2.138.047,08 euro, 2020rako onartutako 2.222.804,15 euroen aldean. Jaitsiera horren arrazoi nagusia, Aldundiak 85.000 euro inguru murriztu izana izan da. Aldundiaren finantzaketaren bidez udalera iristen den dirua urtero izaten ditugun diru-sarreren erdia izaten da; gainerakoa, ahal dela udal zerga eta tasetan. Eta tasei dagokienez, zaborrena izango da igoera, 2017an onartu zen bost urteko igoera progresiboaren aurreikuspenaren barruan.

2021erako aurreikusitako finantzaketaren murrizketa hori dela eta, gastu batzuk egokitu behar izan ditugu ezinbestean, bestela ukituko ez liratekeenak. Adibidez, udako Jolas Txokoak, udal ikastaro eta tailerrak, Gabonak, Inauteriak, auzoetako obrak, kirol jarduerak, eta abar. Ez ditugu ezkutatuko doikuntza horiek, aurrekontua koadratu behar da eta gastuak lehenetsi behar ditugu. Iraileko jaietarako partida nabarmen jaitsi dugula ere ikusi ahal izango duzue, baina gero partida 38.000 eurora iritsi arte osatuko da.

Bestalde, murrizketak izan diren arren, partida handitzea erabaki dugu, gizarte-langileari bi lanaldi eta erdi emateko. Dedikazio hori abuztutik ari da ematen, ordura arte lanaldi eta erdi baino ez zegoelako. Halaber, 3.000 euroko partida berri bat ezarri dugu gizarte-larrialdietarako laguntzen premiazko kasuetarako. Gizarte arloan egiten ditugun bi apustu garrantzitsu direla uste dugu, bereziki lehenengoa, herritarrei zerbitzu hobea ematen diegulako behar oso garrantzitsu batean.

Udal arkitekto eta aparejadorearen dedikazioa astean bi ordu handitzea ere proposatzen dugu; orain arte astean bi egunetan sei orduz lan egiten zuten, eta aurrerantzean bi egunetan zazpi ordu izango dira. Proiektu eta obra garrantzitsuak datoz, eta lanaldiaren igoera txiki hori beharrezkoa da, jendearen beharrizan partikularrei ere hobeto erantzun ahal izateko. Nolanahi ere, uste dugu herritarrek gero eta gehiago eskatzen dituzten zerbitzu tekniko horiek gutxi ematen jarraitzen dutela.

Badira, halaber, pixkanaka bada ere, zenbatekoetan gora egiten jarraitu nahi dugun partidak. Hala proposatzen dugu 2021erako: berdintasuna, Euskara, turismo eta merkataritza jarduerak sustatzea, edo obrak eta konponketak. Kulturari dagokionez, urteko partidari eusten diogu, bai eta diru-laguntza kulturalei ere. Gainera, kultura eta euskara batzen dituen bi urteko proiektu berritzaile batean parte hartuko dugu, UDALBILTZAk sustatua, Euskal Herri osoko udalerriak biltzen dituen euskal erakunde nazionala.

Baina 2021a urte garrantzitsua izango da obrei dagokienez. Bete-betean sartuko gara ur-hornidurako hodi orokorra berritzean (Hiriko Ateko aparkalekua urbanizatzea eta hilerriko aldapa asfaltatzea barne) eta ura Gordelizeraino kanalizatzean, Barratxi zubitik Bentara doan bideko Arrazuriako Presa eta San Antonio arteko lehen zatia hastearekin batera. Era berean, Dorrea-Hotela egokitzeko obrekin jarraituko dugu, bi urteren buruan, Goienkalen hainbat jarduketa egitea aurreikusten da pertsonen irisgarritasuna errazteko, Arteko zelaiko komunetako bat egokitzea. Esleipenerako lizitatu egin behar dugu Kultur Etxea eraberritzeko proiektua, bai eta Artziniegarako hain garrantzitsua den Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriaren idaztea ere. Eta ez ditugu ahaztu nahi jarduera txikiak, hala nola kirol-eremuan kalistenia-aparatuak jartzea edo hilerrian hobekuntzak egiten jarraitzea. Mendien arloko jarduketak ere ez, lau isurbide berriekin, edo Garateko itxiera, soiltzea, edo Peñalban babesak jartzea.

Ikusten duzuenez, 2021 oso zorrotza izango da hirigintzako jarduketetan. Baina ez da gutxiago izango beste alor batzuetan. Ikusiko dugu pandemiak arnasa ematen digun, gure eguneroko bizitza soziala normalizatzea lortzen dugun eta beste udal-erronka batzuei aurre egin diezaiekegun, horietan ere herritarren parte-hartzea behar baitugu. Aiaraldeko Ur Partzuergoa desegin ondoren etorkizunean egingo den uraren kudeaketari buruz eztabaidatzea, zein Antzinako Azoka egin nahi dugun eztabaidatzea, zuen ekarpenekin kirol-eremuak etorkizunean nolakoa izan beharko lukeen diseinatzea, herrian euskararen sustapena dinamizatzea lortzea, Artziniegako turismo-eskaintzan lanean jarraitzea...

Erronka asko gainditu behar dira osasun-arloan berriz ere zaila izango den urte honetan, baita ekonomia-arloan ere. Ikusiko dugu nola baldintzatzen gaituzten biek 2021ean. Oraingoz, aurrekontu hau aztertzera eta egokitzat jotzen dituzuen ekarpenak egitera animatzen zaituztegu (abenduaren 23tik urtarrilaren 14ra bitartean). Horretarako, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali behar dituzue, goiburuan "2021 Udal Aurrekontuari egindako ekarpenak" adierazita. Zuen proposamen edo zalantza bakoitzari behar bezala erantzungo dizuegu.

Joseba Vivanco Retes

Alkatea

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02