Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hurrengo maiatzaren 30ean, igandea, tokiko ekoizleen merkatu berri bat hasiko da Artziniegan, aurrerantzean hileko azken igandeetan egingo dena, erdiguneko "Toñín Luengas" pilotalekua agertoki gisa hartuta.

Artziniegako Udalak, Zabaia Landa Garapenerako Elkartearen laguntzarekin, tokiko produktua balorean jartzearen eta  azken kontsumitzailearengana hurbiltzearen aldeko apustua egin du, Artziniegako Lurreko Merkatua berriari hasiera emanez.

Hileko azken igandeetan, 10:30etatik aurrera eta goiz osoan zehar, bere postuak erakutsiko ditu eta hurbileko produktuak erosi ahal izango dira bai eskualdekoak bai mugakideak diren eskualdeetakoak.

Kalitatezko eskaintza, gaztak, eztia, ogia, euskal pastela edo hestebetea dastatzeko aukera ematen duena, herriko artisautza produktuez gain guzti hau musika doinuez lagunduta.

Artziniegako azoka berria bisitatzea tokiko ekoizpena laguntzeko aukera ona izango da eta, bide batez, Artziniegako ingurune naturala eta kulturala, museo-eskaintza zabala, hirigune historikoa, igande goizero irekita dagoen sutegia eta ostalaritza eta merkataritza eskaintza ezagutzeko. Hileko azken igandeak Artziniega inguruko udalerrietako jendearentzat erreferente izatea nahi dugu, giro berezia sortuz, eta merkatu honek laguntzea espero dugu.

Anima zaitez hileko azken igandero, maiatzaren 30 honetatik hasita!

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02