Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hileko azken igandero bezala, udal frontoiak ekoizleen azoka hartuko du (eztia, gazta, ogia, euskal pastela, barazkiak...), eta, oraingoan, haurrentzako antzerki emanaldi bat izango da, "Baserriko Porrusalda" izenburupean, 12:30ean, Garai plazan. Igandeko antzerki-jardunaldia izango da, izan ere, hirigune historikoan egingo diren bisita antzeztuak uztailera arte luzatuko dira (www.basquemountains.eus/bisita-antzeztuak). Goiz horretan Artziniegako poteoa eta kale-giroa Urduñako Fitafik Euskal Soinutresna Eskola trikitizarekin eta panderoarekin alaituko dira. Pizgarri horiez gain, gogoratu Pablo Respaldizaren sutegia, Barrenkalen, eguerdian irekitzen dela, Jasokundeko parrokian, hirigunean, Artziniegaren 750. urteurreneko erakusketa inauguratu berria dela, 11:30etik 13:30era, eta herriko tabernetan, dendetan eta museoetan ikusgai dagoela bertako artisten Artearen Ibilbidea.

VISITASgure historiaporrusaldamercado

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02