Ekaineko igandeetan herriko sei ostalaritza-establezimenduk hartu dute parte pintxo proposamenarekin.
Bigarren postuan, eta distantzia laburrera, Plaza kafetegia sailkatu da. Guztira, 68 boto baliodun izan dira.
Bestalde, Udala harremanetan jarriko da 50 euroko hiru sariak irabazi dituzten hiru pertsonekin. Hiru sariok establezimendu irabazlean gastatuko dira, zozketa gaur arratsaldean egin da.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten sei establezimenduei eta pintxoa dastatu duen jendeari.
Saria uztailaren 10eko eguerdian emango zaio.