Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Mendieta - Pueblos - Turismo ArtziniegaMendieta:

Herri hau leku estrategikoan dago, bailara kontrolatzen du, eta horri esker, oso garrantzitsua izan zen bandoen arteko gerretan. Horren erakusgarri da Mendieta dorretxea. Arkitektura militarraren adibide bikaina, goiko ertzetan kanoi-zuloez koroatua. Llanas auzoan, Balmasedako bide zaharraren aldamenean, abandonaturik dago egun. Inguruan hainbat bide daude, oinez zein bizikletan ibilbideak egiteko.

Retes de Tudela - Pueblos - Turismo ArtziniegaRetes de Tudela:

1040. urtean Nafarroako Erreinuaren jabetzakoa zela dago jasota. Tuterako (Artieta) merindadeko burgostar herrien ondoan dago, gain batean. Arkitekturako harribitxi bat da. Hirigune historikoa monumentu izendatu eta orain gutxi eraberritu dute. Eliza XVIII. mendekoa da, eta balio handiko tailu gotiko-errenazentista du. Peñalba da Artziniegako mendi garaiena. Oso erraz igo daiteke bertaraino, eta ikuspegi bikainaz gozatu.

Soxoguti - Pueblos - Turismo ArtziniegaSoxoguti:

Aiarako Soxo herrira bidean dago (Soxogutik "Soxo txiki" esan nahi du euskaraz). Besteak beste, Ganberako dorretxea da azpimarratzeko eraikinetako bat, izen bereko auzoan. Baita eliza ere: XV. mendeko zurezko pulpitua, balio handiko erretaula barrokoa eta Santa Luzia herriko zaindariaren omenezko tailua dituena. Soxoko bide zaharra oso egokia da Aiaga errekastoari segika, bi herri hauek oinez elkartzeko.

Santa Koloma - Pueblos - Turismo ArtziniegaSanta Koloma:

Herri hau Mena haraneko Ayega bailararekin mugan dago, Balmasedatik gertu. Landa-jauregi barroko bihurtutako dorretxe eder bat dago bertan.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02