Artziniegako museoa 1984an sortu zen santutegiaren beheko solairuan, Artea etnografia elkarteak bultzatuta, eskualdeko antzinako objektuak eta bizimodua jaso eta erakusteko. 2003an Artziniegako eskola zaharrera eraman zen erakusketa.
Eraikin handi eta berritu horretan modu didaktikoan egituratu zen erakusketa, giza jardueren arabera (sukaldea, ganadutegia, aroztegia, etxebizitza...). Erakusketa zabalik dago asteartetik igandera eta 1700 metro koadro ditu. Kanpoaldean aldi baterako erakusketa-areto bat dago; baita era guztietako jardueretarako aire zabaleko anfiteatro bat ere.
Informazio gehiago: www.artziniegamuseoa.org