Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HISTORIA- ETA ARTE- MULTZOA, PAISAIAK ETA TURISMOKO UDALERRIAK

Artziniega. Villa medieval

Patrimonio - Artziniega - Villa medievalEskualdearen ipar-mendebaldean dago Artziniega. Dituen 28 km² eskasengatik Aiara eskualdeko udalerririk txikiena da. Izen bereko ibaiak bustitzen ditu bere lurrak eta inguruan dituen 600 m-ko Peñalba, Pando, Zaballa eta Idubaltza mendiek haran txikia osatzen dute bertan.

Zazpi herrigunek osatzen dute hiribildua baina horien artean nagusia Artziniega bera da, eta bertan udalerriko biztanleen ia %85 bizi da (1400 bizilagun). Horregatik hirigune horretan, udalerriko oinarrizko zerbitzuak daude (udaletxea, jatetxeak, ostatuak, museoa, mediku-kontsulta, ikastetxea, etab.) . Uda garaian bisitari askoren bizilekua da, eta hori dela eta, garai horretan biztanleak hirukoiztu egiten dira.

Ezbairik gabe, udalerri honetako erakargarritasunik eta xarmarik nagusiena Artziniega hiribildua bera da. Alfontso X.ak sortu zuen 1272an eta antzina harresiz inguratuta zegoen. Gainera, oraindik ere, Erdi Aroko egonlekua mantentzen du eta horren adibide garbia da hirigune historikoa. Izan ere, Goienkale, Artekale eta Barrenkale kale paraleloen eta hauek lotzen dituzten kantoien ohiko diseinua du.

Erdi Aroko diseinua mantendu izanak eta ondare-elementuen kalitateak argi adierazten dute zergatik izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 1995ean monumentu-multzo historiko-artistikoa.

Landa-inguruneak ikuspegi paregabeaz eta natura ingurune bikainaz gozatzeko abagunea ematen du. Gainera, herriek dorretxeak eta landa-arkitekturako eraikin apartak mantentzen dituzte.

Azkenik, tokiko gastronomiak zein artisautza-produktuek berezko nortasuna dute. Hestebeteak, gaztak, esneko arkumea, sagardoa eta txakolina, besteak beste, kalitaterik oneneko produktuen artean egotekoa modukoak dira.

INTERES BEREZIKO GUNEAK

Hirigune historikoa

Erdi Aroan hiribilduak merkataritzarako izan zuen garrantziak bertan zenbait familia noble finkatzea eragin zuen. Horri esker, 46 armarri baino gehiago daude bertan, bai eta hainbat etxe dotore, dorre, jauregi eta eraikin publikoak ere. Eraikinen ondasun ugaritasun horrek hainbat estilo erakusten du, gotiko-errenazimendutik hasi eta neoklasizismora arte, hau da, XVI. mendetik XX. mendera arte.

 1 • Patrimonio - Torre Ortiz de Molinillo de Velasco - ArtziniegaOrtiz de Molinillo de Velasco dorrea. XIV. mendearen amaierako jauregia, aurrealde errenazentista eta atxikitako jauregi barrokoa dituena.

Artziniegako hirigune historikoaren mendebaldeko muturrean eta Goiko plazarako bidean dago hiribilduko eraikinik adierazgarrienetako hau. 1593an eraiki zuten Aiarako Kondearen Erdi Aroko beste dorre baten gainean, horregatik hasiera batean "Aiara dorrea" izena zeukan. Jauregiari atxikitako dorre mota hori ohikoa da Arabako lurretan eta "dorre ikurra" izenekoaren eredu argia da. Izaera sinboliko horren ondorioz armarri ugariak ditu, aitonen seme eta boterearen isla direnak. 1994an zaharberritu zuten arte, dorrea jauntxoen etxebizitza izan zen beti baina urte horretatik aurrera, hotel eta jatetxe bihurtu zen.

2 • Goiko plaza eta lehengo udaletxea. XIX. mendea.

Goiko plaza, hasiera batean, harresiaren kanpoan zegoen, Erdi Aroko guneetatik kanpo. Baina XIX. mendean hirigunearen barruan sartu zen, gerra-arazoak zirela eta, krisi garai baten ostean zenbait eraikin zaharberritzen hasi zirenean. Arkupea duen forma biribildua ekartzen digu gogora, Gaztelako plaza handiak imitatuko balitu bezala. Izan ere, estilo hori XVIII. mendean oso hedatua zegoen Kantaurialdean zehar.

Udaletxea, berriz, XIX. mendekoa da eta bertan hiribilduko espetxea egon zen. Gaur egun bertako baxuetan informazio eta turismo bulegoa dago.

3 • Ama Agustindarren komentua, eta garai ezberdinetan atxikitakoak (XVI, XVII, XVIII).

Goiko plazara ematen duen dorretxeak eta 1586an komentuko sortzaileek eskuratutako bi etxek osatzen dute multzo hau.

Leihoetako batean dorretxearen lehengo armarria dago eta XVI. mendeko elizaren atearen alde bietan sortzaileen armarriak daude. Bestalde, atearen gainean besoetan umea zuen Ama Birjinaren eta hiru aingeruren erliebea zegoen.

4 •Patrimonio - Iglesia Parroquial Ntra. Sra. de la Asunción - Artziniega Gotiko-errenazimenduko Jasokundeko Ama Birjinaren parrokia-eliza.

XVII. mendeko aterpe klasizista eta atxikitako lehenengo udaletxea.

Aurrealde nagusiak aterpea eta atxikitako eraikina ditu. Artziniegako lehenengo Udaletxe-etxebizitza izan zen hau eta 1642an eraiki zuten. Elizak gurutze latindarra du eta XV. mendearen amaieran eraikitzen hasi eta XVI. mendearen hasieran bukatu zuten, nahiz eta gurutzeko hegalak 1887an erantsi.

Erretaula nagusia XVII. mendeko multzo barrokoa da. Aterpea duen eraikina, aldiz, 1646an bukatu zuten. Erdiko arkuaren gainean hiru armarri daude: erdian pontifikala, ezkerrean errege-armena, eta azkenik eskuinaldean, Artziniegakoa.

5 • Valle etxetzarra.

XVII. mendekoa da eta aurrealde nagusian oraindik armarri bikaina du.

6 • Bengoa dorrea. XVI. mendearen hasiera.

Artekalen dago eta aurrealde nagusian Erdi Aroko hiri-dorreen ohiko zenbait ezaugarri mantentzen ditu.

7 • Aranguren jauregia.

XVIII. mendeko eraikin barroko horrek arkitektura-gorputz bi ditu eta eskualde honetako "landa-jauregiak" izeneko eraikinen eredua da.

8 • La Mora jauregia.

Bizitegi-multzoa, lorategi aparta, zerbitzarien etxea, kotxetegia eta bestelakoak ditu. XIX. mendearen hasierako eraikin neoklasiko honek XX. mendean goitik behera zaharberritu zuten. Jauregitxo kubiko hau oso handia da, XIX. mendean ohikoa zen bezala.

9 • Armarridun jauregiak. XVIII. mendea.

10 • Udaletxe berria eta frontoia.

XIX. mendeko eraikina da eta estilo eklektikoa du. Frontoian lehengo kasinoa egon zen, bai eta merkatua eta kuartel-etxea ere.

11 • Sutegia, Artziniegako sutegirik zaharrenetakoa.

Arteko Ama Birjinaren santutegia.

Patrimonio - Santuario de Nuestra Señora de la Encina - ArtziniegaHiribilduko hirigune historikotik hurbil dago santutegi bikain hau.

Kondairak esaten duenez, bertan santutegia egin zuten artzain-emakume bati arte baten zulotxo batean Ama Birjina agertu zitzaiolako. Gainera, duela gutxiko ikerketen arabera, gune horretan jadanik erromatar garaian gizakiak bizi izan ziren, eta geroago, kristautu egin zen bertan tenplu bi elkarren segidan egin zituztelako; bata aurre-erromanikoa, eta bestea, erromanikoa.

Pixkanaka-pixkanaka handituz joan zen tenpluaren garrantziak asmo handiko egitasmoa eragin zuen, eta horrenbestez, XV eta XVI. mendeen artean beste eraikin bat egiten hasi ziren, gotiko-errenazimenduko estiloa bereganatuz. Gainera, inskripzio batek 1498ko eraikitze-urtearen fede ematen du.

Aurrealdean harrizko lau arkuk eta albo batean beste arku batek osatzen duten aterpe aparta ikusgarria dago santutegi honetan.

Barrualdean aipatzekoa da XVI. mendearen hasierako eta hispano-flamenko estiloko erretaula nagusia, monumentu-multzo historiko-artistikoa izendatu dutena, alegia. Horretaz gain, oso esanguratsua da estilo zein garai bereko Tenplete sagrarioa. Honek XIV. mendeko Ama Birjinaren egurrezko eskultura bikaina du eta berezia da erlijioarekin lotuta dagoen eta osorik dagoen lehenengoetarikoa delako.

1641ean hil zen Cristóbal de la Cámara y Murga apezpikuaren hilobia ere bertan badago.

Bestalde, tenpluaren iparraldean ehun urte baino gehiago dituen eta

"Babes bereziko zuhaitz paregagea" izendatu duten artea dago eta hortik hurbil, Ordunteko (tokiko basoen komunitatea) Batzarraren omenezko monumentua. Honen aurrean, Arteko zelaia dago, Arabako Foru Aldundiak atsedenleku bihurtu duena.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02