Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
Arabako Foru Aldundiaren proiektu bat da Arabako Landa Merkataritzari Laguntzeko Plana, 5.000 biztanletik beherako Arabako udalerrietako saltokien ikusgarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin sortua.
ADN Arabako Denden Nortasuna – Comercio de Álava con Identidad marka da Lurraldeko herri txikietan bizi direnen beharrak asetzeko funtsezko funtzioa betetzen duten saltoki horiek identifikatzen dituena.
Horretarako, honako hauek egingo dira:
• Saltokiak sustatzeko jarduerak
• Bilketa-puntuen bidez salerosketa-prozesua berritzeko edo hobetzeko jarduerak
• Arabako landa-saltokiei zuzendutako jarduerak eta prestakuntzak
• Enplegu-foroak
Aldundiak Arabako Kuadrilla bakoitzeko udalerri bat aukeratu du proiektu hau aurrera eramateko. Aiarako Kuadrillaren kasuan, Artziniegako udalerria aukeratu dute. Horrela, lehenengo emanaldi gisa, maiatzaren 16tik 18ra bitartean azoka ibiltari bat jarriko da frontoian, elementu nagusi gisa stand mugikor bat duena, landa-saltokiak eta merkaturatzen dituen produktuak eta zerbitzuak ikusarazteko. Standa ostegunetik larunbatera egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Ostegunean, hilak 16, eguerdian, Cristina González Merkataritza eta Turismo diputatua izango dugu standa inauguratzeko. Egun horietan standa bisitatzen duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute landa-merkataritzako erosketa-bonuen zozketan.
Beste ekimen bat Artziniegan armairu adimendunak edo smart lockerra jartzea izango da. Saltokietan egiten diren erosketetarako entrega-puntu gisa funtzionatzen duten armairuak dira. Bilketa-gune bakoitzak 6 armairu hoztu eta 22 armairu ez-hoztu ditu, eta, guztira, teknologia berritzaileko 28 armairu ditu, eskuragarritasuna ezagutzeko, entrega-abisuak jasotzeko eta abar. Aplikazio mugikor intuitibo baten bidez, eskuragarritasuna kudeatu ahal izango da, entrega-abisuak jaso ahal izango dira eta leihatilen irisgarritasuna doitu ahal izango da, beharrezkoa denaren arabera.
 

 Keinu horrekin, Artziniegako Udalak elkartasuna eta babesa berretsi dizkio Palestinako herriari, Israelgo Gobernu Sionistak gidatutako genozidio baten biktima izan baita.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02