Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hirigune Historikoan Artziniegako bizilagunek borondatez diseinatua eta prestatutako eskultura-multzoa jartzen amaitu ondoren, mapa turistiko berria aurkezten dizuegu. Mapa honetan, gure Hirigune Historikoan dauden margolariek egindako pinturak, eskulturak eta ondarea batzen dira. Arabako Aldundiko Turismo Sailaren laguntzarekin egin da mapa hau, eta elementu horiek ikusarazi eta joan den udan proposatutako ibilbidea osatu nahi du.

Alde Zaharra Mapa.1

 

IBILBIDEA: ESKULTURAK ETA PINTURAK ARTZINIEGAKO HIRIGUNE HISTORIKOAN

Aterki-ontzia

paragueroHirigune historikora Hiriko Atetik sartuta, Artziniegako bizilagunek egindako lehen eskultura aurkituko dugu, ibilbide kultural honetako lehena. Hiribildua bisitatzen duten pertsonak jasotzen dituen jauregi barrokoaren fatxadan, Hiriko Atean, aterkiontzi bat jarri zen, aterkia uzteko etxeen sarreran zegoen altzaria. Eskultura horren bidez hirigune historiko honetara iristen denari ongietorria eman nahi zaio, aterkia, kapela eta bufanda batez "etxean zaude, ongi etorria zara" esanez. Goialdean, gortina erdi irekita duen leiho forjatu batek burutzen du pieza hau.

 

 

Lan-bankua

banco de trabajoEraikinaren ertzetik joanda, Beratza Aldaparen goialdean Molinillo y Velascotarren XVI. mendeko dorrearen fatxada altxatzen da. Honen aurrean, errementarien lanbankua aurkitzen dugu. "Artisauen oroimenean" izena eman zitzaion. Udalerrian, garai batean, lau sutegi ere izan ziren, horietako bat, dorre horren ondoan. Izan ere, gure herrian artisautza oso jarduera garrantzitsua izan da, herria bera sostengatu duena. 

 

 

 

Udaletxe Zaharreko Murala

mural del aytoviejoDorrea gure atzean utziz, aldapa bukatuz, Goiko Plaza gure aurrean irekitzen da. Gure ezkerrean, Udaletxe zaharra, eta bere hastialen artean, herriko margolariek Antzinako Azokaren edizio bakoitzean osatzen duten murala, non oinezkoen aurpegiak pintatzen dituzten. Oraindik izenbururik gabe dagoen Velazquezen "Bredako errendizioa" margoaren interpretazio aske bat da.  

Plaza zeharkatuta eta iturria atzean utzita, Lehendakari Agirre pasealekura sartuko gara. Pasealekua igarota, Jasokundearen Parrokiara helduko gara, XVI. mendeko eraikin gotortua. Eraikinaren atzealdetik jarraituz, El Campillo begiratokia aurkituko dugu.

 

 

Artziniegako Armarria

escudo de artziniegaBertan, beharbada lau ekintza artistikoetatik ausartena aurkituko dugu, bai multzo bat osatzen duelako bai ordezkatzen duenagatik ere: hiru dorre, lantza bat eta zuhaitz forjatu bat. Artziniegako armarria. Hiru dorretako bakoitzak Artziniegak dauzkan hiru museoetako bat irudikatzen du: sakroa, santutegiaren marrazkiarekin; etnografikoa, Artziniegako uria eta lau herriak (Santa Koloma, Mendieta, Soxoguti eta Erretes Tudela) hartzen zituen Ordunteko Batzarrari keinu gisa egindako marrazkiarekin; eta, azkenik, Santxotena tailer-museoa, Ortiz de Molinillo Velascotarren dorrearen siluetarekin eta oinetan artistak berak egindako pieza batekin. Hiruren osagarri gisa zuhaitz bat ageri da parean, arte bat. Eta jatorrizko armarrian lantza bat azaltzen den arren, santutegiko hesiaren burdin-sare bat jarri da haren ordez, lana eta bakea adierazteko.

 

 

Parrokiaren Gangetako Pinturak

pintura de bovedaIbilbidea jarraituz eta parrokia inguratu ondoren, Goienkalera sartuko gara. Bertan, parrokiaren fatxada nagusia eta bere ganga koloretsuak topatuko ditugu. XX. mende amaierako pintura hauek, Antzinako Azoketan, herriko pintoreek teknika zaharrekin egindako lanak dira. Batean, hiribilduarekin lotutako santuak irudikatzen dituzte, eta, bestean, antzinateko eszenak. Margolan bakoitzak anakronismo bat du, hau da, gaur egungo elementu bat, adibidez, telefono mugikor bat edo garagardo-botilatxo bat, santuen gangan, eta kutxazain automatiko bat edo koltxoi bat eszenen gunean.

 

 

 

Elkarbizitzaren Mahaia

mesa convivenciaPinturen enigmak aurkitu ondoren, parrokiaren aurreko kantoitik aurrera egin eta Artekale Plazara iritsiko gara. Ibilbide honetako azken geltokia da, baina, aldi berean, multzo honen lehenengo eskultura. "Elkarbizitzaren mahaia" izenburupean; mahai bat da, izenak dioen lez, bi aulki, ardo pitxer bat, ogi bat eta bi edalontzi dituena, eta iradokitzen duena elkarrekin partekatu, hitz egin, trukatu eta ospatzeko beharra. 

 

 

Ibilbidea Artziniegan dauden beste eskultura publiko batzuekin osatzen da: Eugenio Garay Rivacobaren 1912ko estatua eseria, udaletxe ondoan dagoena; Santutegiko arte zaharraren gerizpe zabalean Ordunteko Batzarraren oroimenez 1998an jarritakoa; 2004an santutegi bereko lorategietan jarritako eskultura, "Bildu" deritzona. Eta azkenik Pablo Respaldizaren sutegiaren aurrealdean Luis Padurak egindako burdinazko barra karratu lodia.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02