Artziniegako Udalaren udal artxiboa
Udal Artxiboaren dokumentu funtsean Artziniegako udal administrazioak XV. mende amaieratik izandako eskumen, funtzio eta jardueretatik sortutako dokumentuak daude, zehazki, 1491. urtetik gaur egunera artekoak.
Dokumentu zaharrena nahiko hondatuta dago, eta zaila da deskribatzea. Udal lurraldearen kudeaketan eta gobernuan dituen eskumenen arabera Udalak esku hartzen duen arlo eta gai guztiak ezagutu, aztertu eta ikertzeko bide ematen du dokumentu funts honek.
Udal artxiboaren bolumen osoa:
- 209 ml (metro lineal)
- 2090 artxibo kaxa:
Hasiera eta amaiera datak: (1491-2006)
Dokumentu funtsak
1. FUNTSA: Artziniegako Udalaren Dokumentu Funtsa
Artxibo Historikoa
Bolumena:
- 40 ml (metro lineal)
- 401 artxibo kaxa
Hasiera eta amaiera datak: 1491-1980
Deskribapen instrumentuak: Knosys Manager datu-basea
Administrazio Artxiboa
Bolumena:
- 162,9 ml (metro lineal)
- 1629 artxibo kaxa
Hasiera eta amaiera datak: 1874-2006
Deskribapen instrumentuak: Knosys Manager datu-basea
2. FUNTSA: Artziniegako Bake Epaitegiaren eta Erregistro Zibilaren dokumentu-funtsa
Bolumena: 6 ml (metro lineal). Dokumentu hauek loturiko paper-sortetan daude artxibatuta, eta 5 apaletan, 2 metro garai eta metro 1 luze den armairu batean daude gordeta.
Hasiera eta amaiera datak: (1870-2006)
Deskribapen instrumentuak: dokumentuak antolatzeke daude eta horien inbentarioa egin behar da.
XX. mendeko Udalaren Osoko Bilkuren akta-liburuen edukia ere kontsulta daiteke.
Une honetan, 1900. urtetik 1936. urtera arteko liburuen edukia datu-base zehatz batean hustu da.
Artxiboaren lokalak
1.- Artxiboaren deposituak
Artziniegako udaletxeak bi solairu eta atiko bat ditu, eta atiko hori bi solairutan dago banatuta. Udaletxea Artziniegan dago, Garai Plazako lehen zenbakian. Eraikin honetan, udal artxiboak 30,57 metro koadroko depositu bat du eraikinaren beheko solairuan, armairu mugikor eta apal mugigarriekin.
Atikoaren bigarren solairuan artxibo historikoa dago, metro bateko 33 armairutan, metro bat luze eta 40 zentimetro sakon diren 3 apaletan.
2.- Herritarrentzako zerbitzua
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. (Aurrez deitu eta hitzordua hartu behar da)