Zozketa hileko azken igandean egingo da (abenduan izan ezik), 13:30ean, “Toñín Luengas” udal-pilotalekuan, “Lurreko Merkatua” tokiko produkzio-etxeen merkatuarekin bat eginez.
· Artziniegako elikagaiak ez diren saltokietan 10 € baino gehiagoko erosketak egiten dituztenek txartel bat jasoko dute erosketa-txartel bakoitzeko.
· Erosketak hilabete bakoitzeko 1etik hileko azken igandera bitartean egin beharko dira.
· Txarteletan izena eta telefonoa jarri behar dira gutxienez
Saria:
Merkatuan parte hartzen duten postuetako produktu-sorta bat izango da saria, 50 euro inguruko balioarekin.
Parte hartzen duten dendak:
Artziniegako elikagaiak ez diren denda guztiek parte hartu ahal izango dute, dagokion zinegotzigoari jakinarazten badiote.