2023
Martxo liburutegian:
haur eta gazte literatura, liburu berriak
2022
Liburu berriak 2022 otsaila
Liburu berriak: haur literatura
750 Urteurrena: ipuin txikiak urtarriala
Max eta Mía-Marvel First Level
kzgunea BAKQ: uztaiak 2 Aldez aurreko hitzordua
Ordutegia: Astegunetan zabalik, goizez eta arratsaldez.
Goizez: 10:30etatik13:00etara.
Arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara.
Udako ordutegia: Ekainaren 25etik irailaren 14ra. Goizez 9:00etatik 15:00etara
Helbidea: Parrokiako kantoia z/g
Telefonoa: 945 396 394
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
DATUAK
Irakurtzeko, ikasteko eta kontsultak egiteko lekua
Eguneko prentsa
Fondo bibliografikoaren mailegutza
Irakur zaletasuna pizteko ekintzak
Biblioterraza (udan)
Gela telematikoa interneten nabigatzeko
Erakusketa bibliografikoak
Fondo dokumentala: 11.519 (liburu, cd-rom, dvd, cd, aldizkari)
Plaza kopurua: 4 ordenadore, helduentzako 24 irakurtzeko txoko eta haurrentzako beste 15
Erabiltzaileak: 625
ZERBITZUAK
Etxez etxeko mailegutza:
Liburutegiak erabiltzaile guztiei, denbora tarte zehatz batean material eta formatu desberdinetako zenbait dokumentu eramateko aukera eskaintzen die.
Liburutegi-arteko mailegutza:
Beste liburutegietako liburuak ekartzeko aukera.
Hemeroteka:
Egunkari eta aldizkariak irakurtzeko txokoa.
Kontsulta, erreferentzia eta informazio bibliografikoa.
Internet.
Irakurtze zaletasuna pizteko ekintzak.
Biblioterraza.
MAILEGU-ARAUDIA
Mailegu zenbatekoa: Guztira, aldi berean 19 dokumentu har ditzakezu Sareko liburutegietan (Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala).
Zure udal liburutegi publikoan (ARTZINIEGA) guztira, 9 dokumentu har ditzakezu:
- 3 liburu
- 3 material berezi (diskoak, dvdak, CD-ROM...)
- 3 aldizkari
Sareko gainontzeko udal liburutegi publikoetan, beste 10 dokumentu erretira ditzakezu, hurrengo modu honetan eginez gero:
- 5 liburu
- 5 material berezi (diskoak, dvdak, CD-ROM...)
Mailegu eta berrizte epeak:
Maileguak
- Liburuak: 15 egun
- Material bereziak: 7 egun
- Aldizkariak: 15 egun
Berritzeak
- Liburu eta aldizkariak: beste 15 eguneko berritzea
- Material bereziak: 7 eguneko berritzea
Kontuan izan, materialak erreserbatuta baldin badaude, ezin izango direla berriztu.
Zigorrak
Itzultze epeak betetzen ez dituen mailegu-hartzaileak, atzeratze eta dokumentu bakoitzagatiko egun bateko zigorra jasoko du. Zigorra SNBEeko Sare osoan indarrean sartuko da.
ZURE LIBURUTEGIA SAREAN
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalean bildutako udal liburutegien laguntzarekin (erdarazko SNBE), SNBEko on line katalogoa martxan jarri dute. Proiektu honen helburu nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi publikoen fondo bibliografikoa herritarrei hurbiltzea da.
https://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9529/IDb379da1f?ACC=101
Web orrialdearen bitartez honako hauek egin ditzakezu:
Berritzeak
Berritzeak, mailegua bukatu baino bost egun lehenago bakarrik egin daitezke
Eskaerak
Gehienez bi eskaera egin daitezke, beti ere dokumentuak maileguan ez badaude. Gogoan izan jasotzeko epea 2 egunekoa dela
Dokumentuen erreserba
Maileguan dauden bi dokumentu eska ditzakezu. Erreserba egitean, itxarote zerrendan aintzat hartuko da: epea bukatu eta liburutegitik pasa ez bazara dokumentua jasotzera, zure erreserba automatikoki desaktibatuko da.
Erosketa iradokizunak (multzoak)
Zerbitzuak web bitartez nola egin
IZENPE agiri digitalarekin
- On line katalogora sartu https://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9529/IDb379da1f?ACC=101
- IZENPE agiriaren irudia sakatu
Agiri tradizionalarekin
- On line katalogora sartu https://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9529/IDb379da1f?ACC=101
- Irakurle zenbakia eta pasa hitza sartu
- Nire liburutegia botoia sakatu