Artziniegako Udalak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, 3D bidezko diseinu eta inprimatzeari buruzko bina tailer eskainiko ditu 11 urte baino gehiagokoek eta 8 eta 10 urte bitartekoek, teknologia berriek eskaintzen dituzten aurrerapausu hauetara salto egin dezaten.
Tailer biak liburutegian eskainiko dira eta bertan parte hartu nahi dutenek bertan izena eman beharko dute urriaren 31z geroztik.
- 8-10 urte bitarteko haurrentzat
Azaroak 10 18:00etatik aurrera
- 11 urte baino gehiagokoentzat
Azaroak 24 18:00etatik aurrera