Artziniegako udal liburutegiak eguberritako apaingarri onena eta originalena aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du.
Abenduaren 18ra arte udal liburutegian lanak aurkezteko epea zabalik izango duen lehiaketako oinarriak honako hauek dira:
LEHIAKETAKO OINARRIAK
- Lanak originalak izango dira. Egile bakoitzak lan bakar ra aurkeztu ahal izango du
- Apaingarriak gehienez 30 zm-ko altuera izan ahal du eta edozein material erabil daiteke.
- Lehiaketa honetan nahi duenak har dezake parte. Kategoriak:
1.kategoria: 4-6 ur te
2. kategoria: 7-9 ur te
3. kategoria: 10-12 ur te
4.Kategoria: 13-17 ur te
5. Kategoria: +18 urte
- Sari gisa liburu-sorta emango zaio kategoria bakoitzaren irabazleari
- Lanak gutun-azal batean aurkeztuko dira eta horren kanpoaldean “Eguberri lehiaketa” lema eta dagokion kategoria besterik ez da idatziko. Beste gutun-azal batean datu hauek zehaztuko dira: egilearen izen-deiturak, adina eta telefonoa
- Irabazleen izen-deiturak abenduaren 22an erakutsiko dira liburutegian.
- Eguberritako apaingarriak liburutegian erakutsiko dira.