Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, 2018rako Ondasun Higiezinen gaineko zergaren eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren hobarietarako eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28ra arte zabalik izango dela.
Ordenantza bietarako hobari-eskaerak Udaletxeko bulegoetan aurkeztu beharko dira, urte bakoitzeko urtarrilean edo otsailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero: Udaleko bulegoak, Udalaren webgunea, 2016ko abenduaren 11 eta 14ko ALHAO.