Urtero legez, Arabako foru Aldundiak Arabako zaindari San Prudentzio eta Estibalizko Amaren omenezko jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko txapelketa martxan jarri du.
Zuk ere lehiaketan parte hartu nahi baldin baduzu, adi hurrengo honetan azaldutako oinarriei. Lanak aurkezteko epea martxoaren 6an bukatuko da.
Sari bakarra izango da eta irabazleak 1.000 euro poltsikoratuko ditu.